Savu

Sondako uharte txikien mapa, Savu uhartea erakutsiz.

Savu (Sabu, Sawu, Sawoe, Havu, Hawoe edo Hawu ere deitua), Timorretik ekialdera dagoen uharte bat da, Sumba eta Roti uharteen arteko erdi bidean, Indonesiako Nusa Tenggara Ekialdea probintzian. Sondako uharte txikiak izeneko uhartedian dago.

Uhartea, Sumba uharteko Waingapu eta Timor uharteko indonesiar zatiko Kupangen arteko ferry baten bidez lotua dago. Berdin, probintziako hiriburu den Kupangekin hegazkin bidez ere lotua dago.

Bere inguruan, Savuko itsasoa dago.

Kanpo estekak


Geografia
Indonesia
Artikulu hau Indonesiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.