Sharron Weber
Sharron Weber | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hawaii, 1948 (76/77 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduerak | |
Jarduerak | surflaria |
Sharron Webber (Hawaii, 1948) hawaiiar surflaria da.
1963an Honolulun surfa egiten hasi zen hamabost urterekin. 1965ean Hawaiiko estatuko bere sei txapelketetatik lehena irabazi zuen. 1968an munduko txapeldunordea izan zen eta 1969an Estatu Batuetako txapelduna.
1970ean Australian jokatutako emakumezkoen Munduko Surf Txapelketa irabazi zuen eta 1972an Nazioarteko Surf Federazioak antolatutako txapelketan garaipena errepikatu zuen. 1974an Durbanen antolatutako txapelketan parte hartzeari uko egin zion Hegoafrikako apartheid politikaren ondorioz eta surf lehiaketetatik erretiratu zen.[1]
2013an surfaren ospearen pasealekuan sartu zen.[2]