Sigrid Koetse

Sigrid Koetse

Bizitza
JaiotzaHaarlem1935eko irailaren 6a
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
HeriotzaRosa Spier Huis (en) Itzuli2025eko otsailaren 9a (89 urte)
Jarduerak
Jarduerakaktorea
Jasotako sariak
IMDB: nm0462987 Edit the value on Wikidata

Sigrid Koetse (Haarlem, 1935eko irailaren 6a[1]Laren, 2025eko otsailaren 9a) herbeheretar aktorea izan zen.

Bizitza

Caro van Eyck, Coen Flink eta Sigrid Koetse Ritmeester Buat antzezlanean (1960)
Sigrid Koetse eta Johan Schmitz Gijsbrecht van Aemstel antzezlanean (1981)

Ibilbidea

Bigarren hezkuntzako eskolan ikasi zuenean, eskola-antzerkiko taldean parte hartu zuen. Aitak hezkuntza jarraitzea nahi zuen, baina Koetsek bazekien aktore izan nahi zuela. Amsterdamgo Marnixstraat kaleko antzerki eskolan matrikulatu zen, eta bere ikaskideetako bat Ramses Shaffy abeslari eta aktorea izan zen. 1955ean graduatu zen, sari nagusia lortuz[2]. Hurrengo hiru urteetan Amsterdamgo Stadsschouwburg antzokian lan egin zuen eta gero denbora batez Hagako Komedia Antzokian. Bere etorkizuneko senar Jan Retèlekin batera, Eindhovengo Zuidelijk Toneel taldearekin bat egin zen. Gainera, De la Mar, Kleine Komedie eta Stadsschouwburg antzokietan maiz antzeztu zuen[3]. 1988an Theo d'Or saria irabazi zuen. 1997an Maria Callas antzeztu zuen Terrence McNallyren Masterclass antzezlanaren nederlanderazko bertsioan[4].

1996an Orange-Nassauko ordenako zaldun bihurtu zen[5][6].

Bizitza pertsonala

W. Koetse optikari herbeheretarraren eta Anita Maria Sörensen finlandiarraren alaba izan zen. 1960ko ekainaren 2an, Jan Retèl aktore eta zuzendariarekin (1918-1984) ezkondu zen Haarlemen[7].

Azken urteak Rosa Spier zahar-egoitzan eman zituen[8]. 2025eko otsailaren 9an hil zen, 89 urte zituela[9].

Lanak

Telebista

Urtea Izenburua Pertsonaia Oharrak
1960 De hond van de tuinman
1968 Die Tintenfische Atal batean: "Rauschgiftjagd"
Ritmeester Buat Elisabeth Musch
1980 Rouw past Electra
1982 De Fabriek Campers andrea
1985-1986 De Appelgaard Charlotte van Langevelt
1987 Moordspel Mabel de Ruijter
1999 Flodder Izeba Agaath
2002 Baantjer Maria Spijkers Atal batean: "De Cock en het lijk in de kast"
Mevrouw de minister Bohnen
2003 Oppassen!!! Charlotte van Havelte Atal batean: "Prins op het witte paard"
2003-2004 Bergen Binnen Charlotte van Heemskerk
2005-2006 Goede tijden, slechte tijden Augusta van Houten

Zinema

Urtea Izenburua Pertsonaia
1957 Gijsbrecht van Aemstel Amsterdamgo Nesken Erregina
Minna von Barnhelm of soldatengeluk Minna von Barnhelm
1959 Claudia Julia
1960 De hond van de tuinman Diana, Belflorreko kondesa
Claudia en David Julia
1961 Dienst op Golgotha Maria Magdalena
1962 De stilte der zee
De grote veroveraar
Fanfarella Fanfarella
De avond valt
1965 Een florentijns treurspel
1966 Yerma Yerma
De onderkruiper
1967 Colombe
Electra Elektra
Een mooie lange avond Emakumea
1981 Lucifer Rafaël
1989 Rituelen Izeba Therese
Leedvermaak Duifje
Los zand
1991 Werther Nieland
1999 Duinzicht boven
2001 Qui vive Duifje
2009 Happy End Duifje
2021 Tante Iki

Antzerkia

Urtea Izenburua Pertsonaia Zuzendaria Beste aktore batzuk
1997 Masterclass Maria Callas Terence McNall Arnold Bezuyen, Eveline Karssen, Esthelle Linssen
2015 La Paloma Ingeborg Elzevier, Kitty Courbois

Erreferentziak

  1. (Nederlanderaz) «Familieadvertenties Koetse (periode tot 1970)» Centraal Bureau voor Genealogie jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2020-11-24) (Noiz kontsultatua: 2025-02-12).
  2. (Nederlanderaz) «Top Naeff Prijs» TheaterEncyclopedie jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2020-06-26) (Noiz kontsultatua: 2025-02-12).
  3. (Nederlanderaz) Berk, Marjan. «Sigrid Koetse, actrice in hart en nieren» Algemeen Dagblad 1988-10-10 (Noiz kontsultatua: 2025-02-12).
  4. (Nederlanderaz) Janssen, Kasper. «Sigrid Koeetse over Maria Callas» NRC 1997-03-24 (Noiz kontsultatua: 2025-02-12).
  5. (Nederlanderaz) «Sigrid Koetse ridder in de orde van Oranje Nassau» Trouw 1996-02-03 (Noiz kontsultatua: 2025-02-12).
  6. (Nederlanderaz) «Sigrid Koetse 1935 - 2025» Internationaal Theater Amsterdam (Noiz kontsultatua: 2025-02-12).
  7. (Nederlanderaz) «Jan Retèl» Theater Encyclopedia (Noiz kontsultatua: 2025-02-12).
  8. (Nederlanderaz) «Theateractrice Sigrid Koetse (89) overleden» Haarlems Dagblad 2025-02-10 (Noiz kontsultatua: 2025-02-12).
  9. (Nederlanderaz) «Theateractrice Sigrid Koetse (89) overleden» AD 2025-02-10 (Noiz kontsultatua: 2025-02-12).

Kanpo estekak