Sinplizio Ziliziakoa
Sinplizio Ziliziakoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Σιμπλίκιος |
Jaiotza | Zilizia, 480 |
Herrialdea | Bizantziar Inperioa |
Lehen hizkuntza | Erdi Aroko greziera |
Heriotza | Atenas, 560 (egutegi gregorianoa) (79/80 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | Erdi Aroko greziera |
Irakaslea(k) | Damascius (en) Ammonius Hermiae (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, matematikaria eta astronomoa |
Lan nabarmenak | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | politeismoa |
Sinplizio Ziliziakoa (latinez: Simplicius Cilicius; antzinako grezieraz: Σιμπλίκιος; c. 490 - 533. urtearen ondoren) VI. mendeko filosofo neoplatoniko eta doxografo bat da.
Bizitza
Agatias Eskolastikoaren arabera, Alexandrian ikasi zuen eta beste iturri batzuen arabera Akademiako azken burua izan zen Damasziorekin ikasi zuen. Atenasko platonikoekin Persian bizi izan omen zen 531-533 urteetan, baina Bizantzioren eta Persiaren arteko pake-itunaren ondoren, Atenasera itzuli zen.[1]
Lana eta pentsamendua
Antzinako filosofo jonikoen eta pitagorikoen berri emateaz gainera, pentsamendu platonikoa eta aristotelikoa uztartu izanagatik da ezaguna. Ezagutzen diren bere lanak 533. urtez geroztikakoak dira:
- In Aristotelis categorias commentaria,
- In Aristotelis physicorum libros quattuor posteriores commentaria,
- In Aristotelis libros de caelo,
- In commentaria in Epictetis enchiridion, Epiktetoren Enkhiridion liburuaren iruzkinak.[2]