Skepp till Indialand
Skepp till Indialand | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1947 |
Izenburua | Skepp till Indialand |
Jatorrizko hizkuntza | suediera |
Jatorrizko herrialdea | Suedia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 98 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Ingmar Bergman |
Gidoigilea(k) | Ingmar Bergman Martin Söderhjelm (en) |
Antzezlea(k) | |
Birger Malmsten Holger Löwenadler Anna Lindahl Gertrud Fridh Åke Fridell (en) Naemi Briese Hjördis Petterson Lasse Krantz Jan Molander Erik Hell Douglas Håge (en) Torgny Anderberg Torsten Bergström Svea Holst Peter Lindgren Gunnar Nielsen Ingmar Bergman | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Lorens Marmstedt |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Erland von Koch |
Argazki-zuzendaria | Göran Strindberg |
Skepp till Indialand (euskaraz: «Indiarako Itsasontzia») 1947ko Ingmar Bergman suediar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako drama film bat da. Gidoia Martin Söderhjelm idazlearen izenburu berdineko Skepp till India land antzezlanean oinarritua dago. Holger Löwenadler, Anna Lindahl, Birger Malmsten eta Gertrud Fridh aktoreek antzeztu zuten.
1947ko Canneseko Zinemaldian estreinatu zen. Filma honek korista baten, marinela baten eta haren aitaren arteko amodio-gorroto triangelua agertzen du.
Argumentua
Urteak kanpoan igaro ondoren Johannes Blom (Birger Malmsten) etxera itzuli da. Bertan kapitain anker eta alkoholikoa den bere aita (Holger Löwenadler) eta ama (Anna Lindahl) topatuko ditu. Gainera, bere aitaren maitaleaz (Gertrud Fridh) maiteminduko da. Itsu gelditzen den aitak ere gaztea sentitzeko azken aukera ihes egiten ari zaiola sumatuko du, semea lanbidez korista den bere maitaleaz maitemintzen ari baita.
Aktoreak
- Birger Malmsten – Johannes Blom
- Holger Löwenadler – Kapten Blom
- Anna Lindahl – Alice Blom
- Gertrud Fridh – Sally
- Naemi Briese – Selma
- Hjördis Petterson – Sofi (Hjördis Pettersson bezala)
- Lasse Krantz – Hans
- Jan Molander – Bertil
- Erik Hell – Pekka
- Åke Fridell – Musika eta barietate aretoko nagusia
- Douglas Håge – Aduanako ofiziala (ezabatutako eszena)
- Ami Aaröe – Hondartzako neska gaztea (krediturik gabe)
- Torgny Anderberg – Gizona (krediturik gabe)
- Ingmar Bergman – Azokako kapeladun gizona (krediturik gabe)
- Rolf Bergström – Blomen adiskidea (krediturik gabe)
- Torsten Bergström – Blomen adiskidea (krediturik gabe)
- John W. Björling – Gizon zaharra (krediturik gabe)
- Ingrid Borthen – Kaleko neska (krediturik gabe)
- Gustaf Hiort af Ornäs – Blomen adiskidea (krediturik gabe)
- Svea Holst – Blomen atxiloketa unean dagoen emakumea (krediturik gabe)
- Kiki – Dwarf (krediturik gabe)
- Uno Larsson – Betaurreko eta kapeladun gizon zaharra (krediturik gabe)
- Peter Lindgren – Atzerritar marinela (krediturik gabe)
- Gunnar Nielsen – Hondartzako gizon gaztea (krediturik gabe)
- Charles White – Marinel beltza (krediturik gabe)