Slavoj Žižek
Slavoj Žižek | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ljubljana, 1949ko martxoaren 21a (75 urte) |
Herrialdea | Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista 1991) Eslovenia (1991 - |
Bizilekua | Ljubljana |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Renata Salecl Jela Krečič (en) (2013 - |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bežigrad Grammar School (en) : bigarren hezkuntza Univerza v Ljubljani Artean graduatu, Arte-masterra, Doctor of Arts (en) : filosofia Paris 8 Unibertsitatea 1986) doctorate in France (en) : filosofia |
Hezkuntza-maila | doctorate in France (en) |
Tesi zuzendaria | Jacques-Alain Miller |
Hizkuntzak | Serbokroaziera frantsesa ingelesa alemana esloveniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, cultural studies scholar (en) , soziologoa, unibertsitateko irakaslea, saiakeragilea, psikoanalista, kultura-kritikaria, politikaria, teologoa, iritzi-kazetaria, aktorea eta gidoilaria |
Lantokia(k) | Ljubljana |
Enplegatzailea(k) | European Graduate School (en) Birkbeck, University of London (en) Univerza v Ljubljani |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Louis Althusser, Alain Badiou, Gilbert Keith Chesterton, Božidar Debenjak (en) , Sigmund Freud, Georg Wilhelm Friedrich Hegel, Martin Heidegger, Fredric Jameson, Jacques Lacan, Ernesto Laclau (en) , Vladimir Lenin, Karl Marx, Maximilien Robespierre, Friedrich Schelling, Immanuel Kant, Friedrich Nietzsche, Walter Benjamin, Theodor Wiesengrund Adorno, Søren Kierkegaard, Mao Zedong, Jacques-Alain Miller eta François Regnault |
Kidetza | Slovenian Academy of Sciences and Arts (en) |
Mugimendua | Hegelianismoa Marxismoa Lacanianism (en) Ljubljana school of psychoanalysis (en) Freudo-Marxism (en) Filosofia kontinentala |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Christian atheism (en) ateismoa |
Alderdi politikoa | League of Communists of Slovenia (en) Liberal Democracy of Slovenia (en) |
|
Slavoj Žižek (ⓘ) (Ljubljana, 1949ko martxoaren 21a) Esloveniako filosofo eta teoriko kritiko bat da, nagusiki hegelianismoaren, marxismoaren eta Lacanen psikoanalisiaren tradizioetan koka daitekeena. Ekarpenak hainbat alorretan (teoria politikoa, zinemaren teoria, edota psikoanalisi teorikoa) egin ditu, eta lan teorikoak herri kulturako adibideez hornitzeagatik ezaguna da.
Filosofia ikasi zuen Ljubljanako Unibertsitatean, eta geroago, psikoanalisia Parisko VIII Vincennes-Saint-Denis Unibertsitatean, bai eta bertan doktoretza egin ere. Egun, Ljubljanako Unibertsitateko Soziologia Institutuko senior ikerlaria da, eta European Graduate Schooleko irakaslea. Halaber, zenbait unibertsitatetan irakasle bisitaria izan da. Londresko Birkbeck Institute for the Humanities-en Nazioarteko Zuzendaria da eta Ljubljanako Psikoanalisi Teorikorako Elkarteko presidentea.[1]
Žižekek herri kulturako adibideak darabiltza Jacques Lacanen teoria azaltzeko, eta Lacanen psikoanalisian, Hegelen filosofian edota ekonomia kritiko marxistan oin hartzen du gizarte fenomenoak interpretatzeko. Hainbat gairi buruz idatzi du, besteak beste: subjektibotasuna, ideologia, kapitalismoa, fundamentalismoa, arrazakeria, tolerantzia, multikulturalismoa, giza eskubideak, ekologia, globalizazioa, Irakeko Gerra, iraultza, utopianismoa, totalitarismoa, postmodernismoa, pop kultura, opera, zinema, teologia politikoa, eta erlijioa. Hausnarketa gai izan ditu halaber Europan gertatzen ari diren prozesu subiranistak. Gai horietan, mendebaldeko "ezker unibertsalista" edota postnazionalen aurka jotzen du, prozesu soberanistak babestuz.[2]
1990ko hauteskundeetan Esloveniako presidentetzara aurkeztu zen, nahiz eta hautatua ez izan.
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) Revija Problemi. (2007ko urriaren 30a). Society for Theoretical Psychoanalysis, Ljubljana. Slovenia Cultural Profiles Project.
- ↑ Galfasoro, I. 2012: "Todo lo que siempre quisiste saber sobre Slavoj Žižek y nunca te atreviste a preguntar a Imanol Galfarsoro" in Slavoj Žižek, ¡Bienvenidos a tiempos interesantes!,Tafalla, Txalaparta: 173. or.
Kanpo estekak
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Slavoj Žižek |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Slavoj Žižek |
- Zizek, ezkerreko pentsamendu berria, Larrun (Argiako gehiagarria), 143. zkia.
- Žižeki egindako elkarrizketa, Berria, 2010eko ekainaren 13a
- Žižeki egindako elkarrizketa, Argia, 2010eko ekainaren 27a, 2236. zkia.
- Slavoj Zizek Iruñean etab... Lapiko Kritikoa, txostenak
Bibliografia
- Apodaka, Eduardo (2024): Subjektuaren zainak eta adarrak, Bilbo, UEU. ISBN 978-84-8438-897-5
- Galfarsoro, I. 2008: "Zer egin Lenin?" in Subordinazioaren kontra, Iruñea, Pamiela. ISBN 978-84-7681-569-4
- Galfarsoro, I. 2012: "Todo lo que siempre quisiste saber sobre Slavoj Žižek y nunca te atreviste a preguntar a Imanol Galfarsoro" in Slavoj Žižek, ¡Bienvenidos a tiempos interesantes!,Tafalla, Txalaparta. ISBN 978-84-15313-15-1
- Galfarsoro, I. 2012: "(Post)Marxismoa, kultura eta eragiletasuna: Ibilbide historiko labur bat" in Alaitz Aizpuru(koord.), Euskal Herriko pentsamenduaren gida, Bilbo, UEU. ISBN 978-84-8438-435-9
Artikulu hau Esloveniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |