Sogdiana
Sogdiana[1] (antzinako persieraz: Suguda-; antzinako grezieraz: Σογδιανή, Sogdianē; persieraz: سغد Soġd; tajikeraz: Суғд, سغد, Suġd; uzbekeraz: Sơģd; txineraz: 粟特, Sùtè) persiar jatorriko antzinako zibilizazio bat zen, gaur egungo Tadjikistan eta Uzbekistan herrialdeen zati bat hartu zuena. Bertako herririk garrantzitsuenak, Samarkanda eta Bukhara izan ziren.
Sogdianako estatuak, sekula politikoki batuta egon ez ziren arren, Samarkanda inguruan bildu ziren. Baktrianatik iparraldera zeuden, Oxus (Amu Daria) eta Jaxartesen (Sir Daria) artean zeuden eta Zeravshan ibaiaren haran emankorra hartzen zuen. Goi Erdi Aroan, lurraldea iparralderantz hedatu zen, Issik-Kul aintziratik haratuagoko finkapen kolonial politika bati esker.
Ariamzezeko Sogdianako Harkaitza, gotorleku bat, Alexandro Handiaren tropek hartu zuten K.a. 327an, Sogdiana eta Baktriana, satrapia bakarrean batu zituena. Ondoren, Diodoto I.ak sortutako Erresuma Grekobaktrianarraren barnean geratu zen, eszitek, K.a. III. mendearen erdialdean hartu zuten arte.
Sogdianak, funtsezko kokapena zuen Zetaren Bidean, eta paper azpimarragarri bat izan zuen, Txina eta Asia erdialdearen arteko merkataritza aktibitatea erraztuz. Txinarekin, Wu enperadorearen erregealdian, Zhang Qian esploratzaileak bisitatu ondoren harremanetan jarri ziren. Qianek, Asia erdialdera egin zuen bisitari buruzko txosten bat idatzi zuen.
Bisita eta Qiangen txostenaren ondoren, Txina eta erdialdeko Asia eta sogdianarren arteko merkataritza harremanak gorantz hasi ziren. Txinak, lurralde hartara misio ugari bidali zituen K.a. I. mendean, baina, Sogdianako merkatariak, ez ziren zetaren bideko beste batzuk bezain garrantzitsuak, indiarrak eta baktrianarrak kasu.
Sogdianarrak, sinesmen erlijioso ezberdinei buruz zuten tolerantziagatik ezagunak ziren. Budismoa, manikeismoa, Nestorianismoa eta Zoroastrismoak, jarraitzaile ugari zituzten. Sogdianarrek, budismoaren igorpena zetaren bidearen bidez igortzeko balio izan zuten, VIII. mendean gertatu zen musulmandar inbasioaren garaia arte. Sogdianako kulturari eta bere hizkuntzari buruzko informazioaren zati handi bat, idatzi zituzten testu erlijioso ugarietatik dator.
Sogdianako hizkuntza, sogdianera, indoeuropar hizkuntzen talde irandarraren zati zen, eta baktrianarrarekin estuki lotuta zegoen, lurralde hartan hitz egiten zen beste hizkuntza nagusietako bat. Sogdianerak, idazketa sistema ezberdinak erabiltzen zituen, guztiak, alfabeto aramaikotik zetozenak.
Sogdianar gehienak, pixkana-pixkana, beste talde batzuekin nahasten joan ziren, Persiar Inperioko baktrianarrak, turkiarrak edo persiarrak kasu, eta persieraz hitz egiten hasi ziren (egungo tadjiktarrak) edo turkiarrek erdialdeko asia konkistatu zutenean, uzbekeraz, egungo uzbekiar eta tadjik herrien jatorria da.
Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindia. (2004/XII/16). 142. araua: Antzinateko eskualdeen euskarazko izenak. Bilbo.