Soma
Dendrita |
---|
Soma neurona baten gorputza da, non neuronaren nukleoa eta nukleoloak dauden. Beste honako hauek ere badaude bertan:
- Nisslen gorputzak, erretikulu endoplasmatiko zimurraren aglomerazioak direnak; lotutako erribosomekin (proteinen biosintesiaren arduraduna); zitosolean disoluzioan dauden erribosomak eta polierribosomak ere agertzen dira.
- Erretikulu endoplasmatiko lau bat.
- Golgi aparatu nabarmen bat (materiala bexiketan paketatzen duena zelularen toki ezberdinetara garraiatzeko).
- Mitokondria ugari.
- Elementu zitoeskeletikoak (mikrotubulu eta mikrofilamentuak)