Sonnō jōi
Sonnō jōi (japonieraz: 尊皇攘夷 «Enperadorea errespetatu, basatiak kanporatu» ) japonierazko esaldi bat da, Matthew Calbraith Perry komodoroaren ontzidiak Japoniako merkatua Ameriketako Estatu Batuentzat irekitzera behartu zuenetik Japonian kanpotarrekiko sortutako beldur eta gorrotoaren adierazpen muturrekoena. Bakumatsu garaian matxinoek oihukatutako leloa, Bakufu edo shogunerriaren aurkako jarrera adierazten du.
Datu gehigarriak
Kanpo estekak
Artikulu hau Japoniako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |