Souheila Yacoub
Souheila Yacoub | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Geneva, 1992ko ekainaren 29a (32 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | gimnasta erritmikoa eta aktorea |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Souheila Yacoub (Geneva, 1992ko ekainaren 29a) suitzar aktorea da, zineman eta telebistan aritutakoa.
Biografia
Souheila Yacoub Suitzan jaio zen, non bere aita Mounir tunisiarra eta bere ama Viviane flandriarra ezagutu ziren.[1]
Lau urterekin, gimnasia artistikoko klaseak egiten hasten da Inès bere ahizparekin. Sei urte zituela, Suitzako gimnastika erritmikoko selekzioko kide da, Macolingo Kirol Bulego Federalean goi mailako kirolari gisa. Europako txapelketetan parte hartu eta entrenamendu trinko bat egin zuen, 2012ko Udako Olinpiar Jokoetan Suitzako selekzioarekin parte hartzeko. Azkenean ez zuten hautatu.[2][3]
Kirola utzi eta 2012an Miss Suisse romande hautatu zuten.[3]
Filmografia
Zinema
- 2018 : Climax
- 2018 : Les Affamés
- 2020 : Le Sel des larmes
- 2020 : De bas étage
- 2021 : Entre les vagues
- 2022 : En corps
- 2023 : Avant l'effondrement
- 2023 : Making of
- 2024 : Dune: Part Two
Telebista
- 2016 : Plus belle la vie
- 2019 : Les Sauvages
- 2020 : No Man's Land
- 2021 : H24
Erreferentziak
- ↑ (Frantsesez) «Jeunevois – Espoir du cinéma, Souheila Yacoub tourne dans le dernier Klapisch» Tribune de Genève 2021-02-23.
- ↑ (Frantsesez) «Souheila Yacoub: l’ex-miss qui a conquis le cinéma français» Le Matin 2020-02-25 ISSN 1018-3736..
- ↑ a b (Frantsesez) «Souheila Yacoub, l’envol d’un oiseau de feu à Genève» Le Temps 2017-12-15 ISSN 1423-3967..
Kanpo estekak
![]() |
Artikulu hau Suitzako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |