Spencer Perceval(en) John Thomas Perceval (en) Frederick James Perceval (en) Henry Perceval (en) Dudley Montagu Perceval (en) Jane Perceval (en) Isabella Perceval (en) Ernest Augustas Perceval (en) Frances Perceval (en) Louise Perceval (en) Michael Henry Perceval (en) Frederica Elizabeth Perceval (en) Maria Perceval (en)
Anai-arrebak
ikusi
John Perceval, 3rd Earl of Egmont (en) Charles Perceval, 2nd Baron Arden (en) Lady Margaret Perceval (en) Lady Frances Perceval (en)
Zuzenbide ikasketak egin zituen Cambridgeko Unibertsitatean eta abokatu lanetan aritu zen. 1796an Parlamentuko kide hautatu zuten eta Pitt "Gaztea"-ren aldekoetako bat izan zen. Katolikoen emantzipazioaren eta parlamentuaren erreformaren aurka agertu zen, eta Napoleonen aurkako gerra eta esklabutzaren abolizioa babestu zituen.
Ibilbide azkarra izan zuen boterean: Abokatu nagusia eta Fiskal nagusia Ingalaterra eta Galeserako, Finantza ministroa eta Komunen Ganberako burua izan zen hurrenez hurren.
1809an bihurtu zen lehen ministro. Bere agintaldian krisi askori aurre egin behar izan zien: Walcherenen kanpainari buruzko ikerketa, Jurgi III.a erregearen eromena, depresio ekonomikoa eta ludditen istiluak. Krisi guzti hauek gainditzea lortu zuen. Iberiar Penintsulako Gerrarekin arrakastaz jarraitzea lortu zuen eta Printze Erregeordearen laguntza jaso zuen.
Parlamentuan hil zuten 1812ko maiatzaren 11n, gobernuaren aurkako merkatari batek.