Stjarnan Garðabær
Sorrera | 1960 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Futbol zelaia | Stjörnuvöllur edukiera: 1.000 lagun | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Islandiako Liga | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2024 | 4.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | www.stjarnan.is | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Stjarnan Garðabær edo Stjarnan FC (islandieraz Stjarnan Knattspyrnudeild) Islandiako futbol taldea da, Garðabær hirikoa (Reykjavik Handia). 2014an irabazi du Islandiako liga lehen aldiz.
Historia
1960an sortu bazen ere 2009 arte ez zuen lortu lehen mailan aritzerik. Azken urteetan emaitza onak lortu ditu, 2012 eta 2013an kopako finalista izan da eta 2014an liga irabazi du. 2013-14ko UEFA Europa Ligan Motherwell FC eskoziarra eta Lech Poznań poloniarra kanporatu zituen.
Golak ospatzeko asmatzen dituzten koreografiengatik da ezaguna. Arrantzan, komuna, bizikleta... YouTuben arrakasta handia izan dute.
Palmaresa
Islandian: 2
- Islandiako Liga (1): 2014.
- Islandiako Kopa (0): finalista 2012 eta 2013an.
- Islandiako Superkopa (1): 2015.
Kanpo estekak
- (Islandieraz) Webgune ofiziala