Stjepan Mesić
Stjepan Mesić | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() (2004) | |||||||||||
2000ko otsailaren 18a - 2010eko otsailaren 18a ← Zlatko Tomčić - Ivo Josipović →
1992ko irailaren 7a - 1994ko maiatzaren 24a ← Žarko Domljan (en) ![]() ![]()
1991ko ekainaren 30a - 1991ko abenduaren 6a ← Borisav Jović - Branko Kostić →
1990eko maiatzaren 30a - 1990eko abuztuaren 24a - Josip Manolić →
| |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotza | Orahovica (en) ![]() | ||||||||||
Herrialdea | ![]() ![]() | ||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||
Heziketa | Faculty of Law of the University of Zagreb (en) ![]() | ||||||||||
Hizkuntzak | Kroaziera | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | politikaria, komisario politikoa eta abokatua | ||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||
Alderdi politikoa | baliorik ez Croatian Independent Democrats (en) ![]() | ||||||||||
![]() ![]() | |||||||||||
![]() |
Stjepan "Stipe" Mesić (Orahovica, 1934ko abenduaren 24a) kroaziarra politikaria da. Jugoslaviako presidentetza kolektiboko presidentea izan zen 1990ean eta Kroaziako presidentea izan zen 2000tuk 2010era.
Zuzenbidea ikasi zuen Zagrebeko Unibertsitatean eta udal auzitegietan lan egin zuen. 1967an Orahovicako alkate eta Kroaziako parlamentuko kide hautatu zuten. 1970eko hamarkadan Jugoslaviako erregimen komunistak kartzelatu zuen "Kroaziako Udaberrian" parte hartzeagatik.
1990ean politikara itzuli zen Kroaziako Batasun Demokratikoko kide gisa, Bigarren Mundu Gerraz geroztik egin diren alderdi anitzeko lehen hauteskundeetan. 1990eko maiatzetik abuztura Kroaziako lehen ministro izan zen.
Ordezkari kroaziarra izan zen Jugoslaviako txandakako presidentetza kolektiboan eta 1991ko uztailaren 1ean Jugoslaviako presidente karguaren zina egin zuen. Jugoslavia desagertu zenean bete zuen kargua. 1991ko abenduaren 5ean dimisioa eman zuen eta Jugoslavia jada existitzen ez zela adierazi zuen.
1992tik 1994ra Kroaziako parlamentuko presidentea izan zen. 2000. urtean Kroaziako presidente hautatu zuten eta 2005ean berriro hautatu zuten. Franjo Tuđmanen aurreko politika autoritarioak kritikatu zituen eta Kroazia NATOn sartzea sustatu zuen. AEBek 2003an Iraken egindako inbasioa ere kritikatu zuen.