Suaren Lurraldeko Uharte Handia (gaztelaniaz: Isla Grande de Tierra del Fuego) Amerikako hegoaldeko muturrean dago, kontinentetik Magallaes itsasarteak banatzen duelarik. Azalerari dagokionez, munduko 29. uhartea da, eta, alde handiarekin, Suaren Lurraldeko uharterik handiena. Beagle kanala hegoaldean, Ozeano Atlantikoa ekialdean eta Ozeano Barea mendebaldean ditu mugakide.