Sumendi lepo
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/d/de/S%C3%A3o_Tom%C3%A9_-_Pico_C%C3%A3o_Grande.jpg/250px-S%C3%A3o_Tom%C3%A9_-_Pico_C%C3%A3o_Grande.jpg)
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/0/0a/A_Yool_DevilsTower_04Sep03_exif.jpg/250px-A_Yool_DevilsTower_04Sep03_exif.jpg)
Sumendi-lepoa edo tapoi bolkanikoa (ingelesez neck) jatorri bolkanikoko erliebe forma bitxia da, laba zain baten barruan, kolada batean edo sumendi aktibo baten kraterrean gogortzen denean sortzen dena. Berez, bloke angeludunen multzoak dira, sumendiren tximinian gogortuak, eta sumendiaren beraren konoak baino masa gehiago dute. Haren konposizioaren ondorioz, erosioari aurre egiten diote eta, kono desagertzen denean, lepoa xut gelditzen da. Erakusten duten itxura bereziaren ondorioz, sarritan, mitologiarekin eta erlijioarekin lotu izan zaie.
Lepo ezagun batzuk
- Devils Tower edo Deabruaren Dorrea, Wyoming (Ameriketako Estatu Batuetan). Neck baten adibide ezagunetariko bat da.
- Edinburgheko gaztelua
- San Migel Aiguilhekoa, Okzitanian.
Galeria
- Sumendi lepoak
-
Ochoco baso nazionalaren sumendi lepoa, Oregonen.
-
Sri Lankako Sigiriyako Arrokaren Gotorlekua.