Summia Tora
Summia Tora | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kabul, |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Somerville College |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktibista |
Jasotako sariak | ikusi
|
Summia Tora (Kabul) emakume eta errefuxiatuen eskubideen aldeko afganiar ekintzailea da, ekintzaile soziala izateaz gain.
2023ko azaroan, BBCko 100 emakumeen zerrendan sartu zuten.[1]
Ibilbidea
Toraren familia uzbekiarra da, eta 1990eko hamarkadaren amaieran ihes egin zuen Afganistandik, talibanek indarra hartu eta gora egin zutelako.[2][3][4] Peshawarren finkatu ziren berriz, Pakistanen, eta han eskolatu zen Tora.[2][4] 2014an utzi zuen Peshawar, Mexiko Berrian (Estatu Batuak) United World Colleges izeneko bigarren mailako eskolara joateko. 2014ko martxoan egin zuen eskolara sartzeko proba, Kabuleko Serena hotelean; hurrengo egunean, militante talibanek eraso egin zioten hotelari.[4] Bigarren Hezkuntzan graduatu zen 2016an, eta Earlham Collegera joan zen; 2020an graduatu zen han.[5][6]
Tora Afganistango Rhodes Fundazioko lehen bekaduna izan zen 2020an.[3][4] Oxfordeko Unibertsitateko Blavatnik School of Government-en politika publikoen masterra lortu zuen, eta Oxfordeko Unibertsitatean Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbide masterra.[6][7]
Torak aktibismoan egin zuen lehen lana Afganistanen zein Pakistanen hilekoaren osasuna eta higienea desestigmatizatzea izan zen.[2][7] 2019an, Grezian errefuxiatu afganiarrekin eta asilo eskatzaileekin lan egin zuen Torak bost hilabetez.[2] 2021ean, Torak Dosti Sarea sortu zuen, talibanen menpe zeuden afganiarrei laguntza humanitarioa emateko eta, nahi bazuten, herrialdetik kanpora joaten laguntzeko.[2][6][7] 2021eko irailean, Torak artikulu bat idatzi zuen The Economist aldizkarian Afganistango ebakuazioari buruz.[8]
Tora Londresen bizi da 2023tik.[3] Toraren aita Afganistanen zegoen 2021ean, eta herrialdean harrapatuta geratu zen Kabul erori ostean.[2] Toraren familiak Afganistandik ihes egin zuen, jazarpenaren beldur. Zorionez, Estatu Batuetan berrezarri ahal izan ziren.[2][1]
Aintzatespenak
- 2022an, Echoing Green bekaren 18 hartzaileetako bat izan zen Tora. Beka Dosti Sarea[6] zabaltzeko erabiliko zuela esan zuen Torak.
- 2023ko maiatzean, Forbeseko Asiako 30 Under 30etako bat bezala izendatu zuten.[7]
- 2023ko ekainean, Torak CEU Open Society saria jaso zuen, Afganistanen emakumeen eta nesken eskubideak babesteko Afganistango emakumeen borrokaren sei ordezkarietako bat bezala.[9]
Ikus, gainera
- Women (BBC) 2023
Erreferentziak
- ↑ a b c «BBC 100 Women 2023: Who is on the list this year?» BBC News 23 de noviembre de 2023.
- ↑ a b c d e f g Landler, Mark. (5 de setembre de 2021 article=The First Afghan Rhodes Scholar Saved Her Father, and Wants to Do More -US). «Còpia arxivada» The New York Times ISSN 0362-4331..
- ↑ a b c «Earlham College Graduate Becomes 1st Afghan To Receive Rhodes Scholarship» NPR 11 de maig de 2020.
- ↑ a b c d Deng, Boer. (10 de febrer de 2020). «Remarkable journey from refugee to Rhodes scholar» BBC News.
- ↑ «Summia Tora '16 named Rhodes Scholar» UWC-USA.
- ↑ a b c d Zimmerman, Brian. (13 de octubre de 2022). «Earlham grad selected for global fellowship to support Afghan relief network» Earlham College.
- ↑ a b c d Watson, Rana Wehbe. «30 Under 30 Asia 2023: Meet The Social Entrepreneurs Working Towards A More Inclusive Future» Forbes.
- ↑ Tora, Summia. (2 de septiembre de 2021). «Summia Tora on evacuating her father—and others—from Kabul» The Economist ISSN 0013-0613..
- ↑ «CEU Names Afghan Women and Girls Winners of CEU Open Society Prize» Central European University (CEU).