Sun Wenyan
Sun Wenyan | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Changsha, 1989ko abenduaren 27a (35 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | igerilari sinkronizatua eta igerilaria |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 58 kilogramo |
Altuera | 170 zentimetro |
Sun Wenyan, txineraz 孙 文雁, (Changsha, Hunan (Txina), 1989ko abenduaren 29a) igeriketa sinkronizatuan aritzen den kirolari txinatarra da.
Olinpiar Jokoak
2012ko Udako Olinpiar Jokoetan, Londres 2012an (Londres), zilarrezko domina bat eskuratu zuen Txinako taldearekin, Errusiako taldearen atzetik (urrezkoa) eta Espainiakoaren aurretik (brontzezkoa) sailkatuta. Hauek osatzen zuten taldea: Chang Si, Chen Xiaojun, Huang Xuechen, Jiang Tingting, Jiang Wenwen, Liu Ou, Luo Xi, Wu Yiwen eta Sun Wenyan-ek.
2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), bi domina eskuratu zituen: zilarrezkoa, bikotekako modalitatean, Huang Xuechen herrikidearekin batera, Errusiako bikotearen (urrezkoa) atzetik eta Japoniakoaren aurretik sailkatuz. Zilarrezkoa eskuratu zuen Txinako taldearekin ere, Errusiako taldearen atzetik (urrezkoa) eta Espainiakoaren aurretik (brontzezkoa) sailkatuz. Hauek osatzen zuten taldea: Huang Xuechen, Sun Wenyan, Yin Chengxin, Guo Li, Tang Mengni, Gu Xiao, Li Xiaolu, Liang Xinping eta Zeng Zhen-ek.
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), ostera, bi domina eskuratu zituen: zilarrezkoa, bikotekako modalitatean, Sun Wenyan herrikidearekin batera, ROCeko bikotearen atzetik (urrezkoa) eta Ukrainakoaren aurretik (brontzezkoa). Zilarrezkoa eskuratu zuen Txinako taldearekin ere, Errusiako taldearen atzetik (urrezkoa) eta Ukrainakoaren aurretik (brontzezkoa) sailkatuz. Hauek osatzen zuten taldea: Feng Yu, Guo Li, Huang Xuechen, Liang Xinping, Sun Wenyan, Wang Qianyi, Xiao Yanning eta Yin Chengxin-ek.[1][2]
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2012 | Londres ![]() |
![]() |
Igeriketa sinkronizatua, emakumeak taldeka[3] |
2016 | Rio de Janeiro ![]() |
![]() |
Igeriketa sinkronizatua, emakumeak bikoteka,[4] |
2016 | Rio de Janeiro ![]() |
![]() |
Igeriketa sinkronizatua, emakumeak taldeka[5] |
2020 | Tokio ![]() |
![]() |
Igeriketa sinkronizatua, emakumeak bikoteka,[6] |
2020 | Tokio ![]() |
![]() |
Igeriketa sinkronizatua, emakumeak taldeka[7] |
Erreferentziak
- ↑ «Sun Wenyan» olympedia.org 2021-10-28an begiratua. (Ingelesez)
- ↑ "Sun Wenyan" Olympics.com 2021-10-28an begiratua
- ↑ Igeriketa sinkronizatua, emakumeak taldeka, emaitzak 2012 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Igeriketa sinkronizatua, emakumeak bikoteka, emaitzak 2016 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Igeriketa sinkronizatua, emakumeak taldeka, emaitzak 2016 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Igeriketa sinkronizatua, emakumeak bikoteka, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Igeriketa sinkronizatua, emakumeak taldeka, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)