Svalbard eta Jan Mayen
Svalbard eta Jan Mayen | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Newtontoppen (en) |
Mota | statistical territorial entity (en) |
Azalera | 61.399 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 78°38′07″N 21°59′38″E / 78.6351661°N 21.9939078°E |
UTC ordua | UTC+01:00 |
Honen parte da | Iparraldeko Europa |
Estatu burujabe | Norvegia |
Svalbard eta Jan Mayen (norvegieraz: Svalbard og Jan Mayen; ingelesez: Svalbard and Jan Mayen) ISO 3166-1-ek [1] estatistika helburuetarako erabiltzen duen izena da, eta jurisdikzio bereiziak dituzten Norvegiako bi lurralde biltzen dira bere baitan: Svalbard eta Jan Mayen.
ISO 3166-1 alfa-2 zerrendaren arabera, Svalbardek eta Jan Mayenek .sj kodea partekatzen dute. Hau da, SJ herrialdeen goi-mailako domeinu gisa gordeta dute beraientzat, baina lurraldeetako bizilagunek Norvegiako .no, kodea erabiltzen dute, eta .sj ez da erabiltzen[2].
Erreferentziak
- ↑ ISO 3166-1 alpha-2 code elements
- ↑ «The .sj top level domain (Svalbard and Jan Mayen) – Norid» www.norid.no (Noiz kontsultatua: 2020-09-24).