Takanori Nagase
Takanori Nagase | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Nagasaki, 1993ko urriaren 14a (31 urte) |
Herrialdea | Japonia |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Tsukuba (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | judoka |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 81 kilogramo |
Altuera | 1,81 metro |
Jasotako sariak | |
Takanori Nagase, japonieraz 永瀬 貴規, (Nagasaki (Japonia), 1993ko urriaren 14a) judo borrokalari japoniarra da.[1]
Olinpiar Jokoak
2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), brontzezko domina lortu zuen, Sergiu Toma Arabiar Emirerri Batuakeko ordezkariarekin elkarbanatuz, ≤81 kg-ko gizonezkoen kategorian, Khasan Khalmurzayev errusiarraren (urrezkoa) eta Travis Stevens estatubatarraren (zilarrezkoa) atzetik sailkatuz.
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), urrezko domina lortu zuen ≤81 kg-ko gizonezkoen kategorian, Saeid Mollaei mongoliarra (zilarrezkoa) eta Shamil Bortxaxvili austriarra eta Matthias Casse belgikarra garaituz (elkarbanatutako brontzezkoa).
Japoniako taldearekin, berriz, zilarrezkoa lortu zuen talde mistoko kategorian, Frantziako taldearen atzetik (urrezkoa) eta Alemania eta Israelgo taldeen (elkarbanatutako brontzezkoa) aurretik. Honako hauek osatzen zuten Japoniako taldea: Uta Abe, Shohei Ono, Chizuru Arai, Shoichiro Mukai, Akira Sone, Aaron Wolf, Tsukasa Yoshida , Miku Tashiro, Shori Hamada, Hifumi Abe, Hisayoshi Harasawa eta Takanori Nagase-k.[2][3]
2024ko Udako Olinpiar Jokoetan ere 2 domin horiek lortu zituen proba berdinetan .
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2016 | Rio de Janeiro | ≤81 kg [4] | |
2020 | Tokio | ≤81 kg [5] | |
2020 | Tokio | Mistoa taldeka, [6] | |
2024 | Paris | ≤81 kg | |
2024 | Paris | Mistoa taldeka | |
Munduko Txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2015 | Astana | ≤81 kg | |
2022 | Taxkent | ≤81 kg | |
2023 | Doha | ≤81 kg |
Erreferentziak
- ↑ «Takanori Nagase» JudoInside.com-en 2021-11-01ean begiratua (Ingelesez)
- ↑ «Takanori Nagase» olympedia.org 2021-11-01ean begiratua(Ingelesez)
- ↑ «Takanori Nagase» Olympics.com 2021-11-01ean begiratua (Gaztelaniaz)
- ↑ "Judoa, ≤81 kg, emaitzak 2016" olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ "Judoa, ≤81 kg, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ «Judoa, mistoa taldeka, emaitzak 2020» olympedia.org (Ingelesez)