Taps (filma)
Taps (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1981 |
Izenburua | Taps |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta" |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Harold Becker (en) ![]() |
Gidoigilea(k) | Robert Mark Kamen (en) ![]() |
Antzezlea(k) | |
George C. Scott Timothy Hutton Ronny Cox Sean Penn Tom Cruise Evan Handler Giancarlo Esposito Billy Van Zandt Earl Hindman (en) ![]() James Handy Wayne Tippit (en) ![]() | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Stanley R. Jaffe (en) ![]() |
Konpainia ekoizlea | 20th Century Fox |
Edizioa | Maury Winetrobe (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Maurice Jarre |
Argazki-zuzendaria | Owen Roizman |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Taps (euskaraz Kolpetxoak) 1981eko Harold Becker estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako drama film bat da. 1979ko Devery Freeman idazlearen Father Sky (Aita Zeru) eleberrian oinarritua dago. George C. Scott, Timothy Hutton, Ronny Cox, Tom Cruise, Sean Penn eta Evan Handler aktoreek antzeztu zuten.
Filma honek gaur egungo Mendebaldeko gizartearen ustezko balore moralak zalantzan jartzen ditu. Bestalde, filmatu zen garaian ezezagunak ziren baina gerora izar ospetsu bilakatuko ziren zenbait aktore gaztek antzeztu zuten.
Izenburuak Taps estatubatuar doinu militar ezagunari aipamena egiten dio. 1982ko Urrezko Globoaren Sariaren izendapena jaso zuen (Timothy Hutton).
Argumentua
Bunker Hill Akademia Miltarrean, Harlan Bache (Timothy Hutton) kadeteen komandanteak agintari militarrek akademia apartamentu konplexu bat bilaka ez dazaten matxinada bat antolatuko du. Akademiako zuzendaria den Bache jeneralak (George C. Scott) akadamiaren eraldaketa jazo ez dadin ahaleginduko dela hitzemango du. Baina ezusteko istripu batek akademia itxiaraziko du, disziplina militarra hankaz gora jarri, eta ondorio tragikoak ekarriko ditu.
Aktoreak
- George C. Scott: Harlan Bache brigadier jenerala
- Timothy Hutton: Brian Moreland kadete maiorra
- Ronny Cox: Kerby kolonela
- Sean Penn: Alex Dwyer kadete kapitaina
- Tom Cruise: David Shawn kadete kapitaina
- Brendan Ward: Charlie Auden kadete plebea
- Evan Handler: Edward West lehen kadete tenientea
- John P. Navin, Jr.: Derek Mellot kadete plebea
- Billy Van Zandt: Bug kadetea
- Giancarlo Esposito: J.C. Pierce kadete kapitaina
- Donald Kimmel: Billy Harris kadete sarjentua
- Tim Riley: Hulk kadetea
- Jeff Rochlin: Shovel kadetea
- Rusty Jacobs: Rusty kadetea
- Tim Wahrer: John Cooper kadete maiorra
- Wayne Tippit: Kevin Moreland sarjentu nagusia
- Earl Hindman: Hanson estatu polizi tenientea
- Jess Osuna: Dean Ferris
- James Handy: Sheriffa
Kanpo estekak
- Taps filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Taps filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)