Tarsius
Tarsius | |
---|---|
Eozeno-Gaur egun | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Primates |
Familia | Tarsiidae |
Generoa | Tarsius Storr, 1780
|
Espezieak | |
Eguneko zikloa | gaueko |
Tarsius edo tartsioak[1] Tarsiiformes taldeko primate Haplorrhini genero bakarra da. Lehen Lemuriformesekin batera sailkatzen ziren, Prosimio gisa, baina gaur egun Simiiformesekin batera sailkatzen dira.
Begi erraldoiak dituzte, oin luzeak eta gorputz txikia. Intsektiboroak dira, batzuetan ziraunak eta txoriak jaten badituzte ere. Gautiarrak dira eta askotan deabru gisa hartzen dira bizi diren lekuetan. Habitata oso murritza dute, gaur egun Asiako hegoekialdean, Filipinak, Zelebes, Borneo eta Sumatran baino ez baitira bizi. Arriskuan daude eta askotan ehiza edo etxabereak izateko hartu eta hiltzen dira.
Fosilak gutxi dira, baina Eozenotik aldaketa askorik gabe biziraun dute, batez ere Afrikan aurkitutako Afrotarsius fosilak frogatzen duenez.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tarsius |