Tatiana Ledovskaia
Tatiana Ledovskaia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Stxokino, 1966ko maiatzaren 21a (58 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | ![]() ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | abiadura-lasterkaria eta hesilaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Anatoly Baduev (en) ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 60 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 171 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jasotako sariak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
![]() ![]() ![]() |
Tatiana Mikhailovna Ledovskaya (Shchyokino, Errusia, 1966ko maiatzaren 21a) errusiar atleta ohia da, 400 metroko hesietan aditua, eta Sobietar Batasuna ordezkatuz lehiatu zen.[1][2][3][4][5][6]
Kirol ibilbidea
Seulgo 1988ko Udako Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina irabazi zuen 400 metroko hesietan, DebraFlintoff-King australiarraren atzetik. Joko horietan urrezko domina ere irabazi zuen 4 x 400 metroko erreleboetan, munduko errekor berri batekin, 3:15,18 Tatiana Ledovskaya, Olga Nazarova, Mariya Pinigina eta Olga Bryzginak osatzen zuten sobietar taldea ordena horretan. Errekorrak indarrean jarraitzen du.
1990ean, 400 metroko hesien Europako txapelduna izan zen Spliten (Kroazia). 1991n, bere bakarkako arrakastarik handiena lortu zuen, Tokioko Munduko Txapelketetan urrea irabaziz, eta, gainera, 53,11ko marka egitea lortu zuen. Txapelketa horietan urrea ere irabazi zuen 4 x 400 metroko erreleboetan, Liudmila Dzhigalova, Olga Nazarova eta Olga Bryzginaren ondoan.
Bartzelonako 1992ko Udako Olinpiar Jokoetako gogokoenetako bat zen, baina, azkenean, laugarren postuarekin konformatu behar izan zuen.
Hurrengo urteetan ez zuen arrakasta handirik lortu. 1993ko eta 1995eko mundialen finalerdietan kanporatua izan zen.
Lorpenak
Urtea | Txapelketa | Lekua | Postua | Proba | Denbora |
---|---|---|---|---|---|
Sovietar Batasuna / Bielorrusia ordezkatuta | |||||
1988 | Olinpiar Jokoak | Seul, Hego Korea | 2.a | 400 m hurdles | 53.18 |
1.a | 4 × 400 m | 3:15.17 | |||
1989 | Munduko Kopa | Bartzelona, Katalunia | 2.a | 400 m hurdles | 54.86 |
1990 | Europako Txapelketa | Split, Jugoslavia | 1.a | 400 m hurdles | 53.62 |
2.a | 4 × 400 m | 3:23.34 | |||
1991 | Munduko Txapelketa | Tokio, Japonia | 1.a | 400 m hurdles | 53.16 |
1.a | 4 × 400 m | 3:18.43 | |||
1992 | Olinpiar Jokoak | Bartzelona, Katalunia | 4.a | 400 m hurdles | 54.31 |
1993 | Munduko Txapelketa | Stuttgart, Alemania | final erdiak | 400 m hurdles | 54.60 |
1995 | Munduko Txapelketa | Götenborg, Suedia | final erdiak | 400 m hurdles | Disk. (56,03 ht-an) |
1996 | Olinpiar Jokoak | Atlanta, AEB | final erdiak | 400 m hurdles | 54.99 |
Erreferentziak
- ↑ ISSN https://www.studocu.com/pe/document/universidad-cesar-vallejo/historia-del-peru/tatiana-se-trata-sobre-los-juegos-olimpicos-de-seul-1988/29427530..
- ↑ «Olympedia – Tatsiana Ledauskaya» www.olympedia.org (Noiz kontsultatua: 2024-01-06).
- ↑ ISSN https://olympics.com/en/athletes/tatiana-ledovskaya..
- ↑ «Tatyana LEDOVSKAYA - 400mh & 4x400m medals at 1988 Olympic Games. - U.S.S.R.» Sporting Heroes (Noiz kontsultatua: 2024-01-06).
- ↑ (Ingelesez) «Tatyana Ledovskaya Biography - Soviet and Belarusian athletics competitor» pantheon.world (Noiz kontsultatua: 2024-01-06).
- ↑ «Tatyana LEDOVSKAYA | Profile | World Athletics» worldathletics.org (Noiz kontsultatua: 2024-01-06).