Teddy Quinlivan
| Teddy Quinlivan | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Boston, 1994ko ekainaren 22a (30 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Walnut Hill School (en) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | argazki-modeloa |
| Altuera | 180 zentimetro |
Theodora Quinlivan, ezagunagoa Teddy Quinlivan izenaz, (Boston, Massachusetts, 1994ko ekainaren 22a) estatubatuar emakumezko modelo transgeneroa da. 2015ean Nicolas Ghesquièrek, Louis Vuitton etxeko sormen-zuzendariak, Quinlivan ezagutu eta moda-desfileen munduan sartu zuen. Harrezkero, goi-mailako moda-diseinatzaileentzat desfilatu du, horien artean, Carolina Herrera, Jeremy Scott, eta Jason Wu.
Bizitza
Quinlivan Bostonen jaio eta hazi zen. Parisen artea ikasi zuen eta gaur egun New Yorken bizi da.[1]
2017ko irailean Quinlivanek emakume transgeneroa zela jakinarazi zuen.[2]
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) Giacobbe, Alyssa. (2016ko irailaren 21a). «These models from Boston are more than just a pretty face» The Boston Globe (Noiz kontsultatua: 2017ko abenduaren 5ean).
- ↑ (Ingelesez) Martin, Clive. (2017ko irailaren 13a). «The personal is the political': Model Teddy Quinlivan reveals transgender identity» CNN (Noiz kontsultatua: 2017ko abenduaren 5ean).