Terminillo mendia
Terminillo mendia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 2.217 m |
Prominentzia | 1.163 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°28′24″N 12°59′50″E / 42.47327°N 12.99732°E |
Mendikatea | Apeninoak Monti Reatini (en) |
Herrialdea | Italia |
Italiako eskualdeak | Lazio |
Probintzia | Rietiko probintzia |
Terminillo mendigunea (italieraz: Monte Terminillo) Reatini mendietan dago, erdialdeko Italiako Apenino zentraletan, Abruzo-mendien barruan. 2.217 metro ditu. Eski-estazio ospetsua du. Rietitik 20 km.tara eta Erromatik 100 km.tara dago. Gertutasun horrengatik ere Erromako mendia izenarekin era ezagutzen da.[1]
Ezaugarriak
Apeninoetako mendigune tipikoa da, bai morfologia artikulatua duelako, baina ez oso zorrotza, bai bertan dagoen flora eta faunagatik.
Mendi-hegalak ondoko mendigune txikiek banatzen dituzte, haran sakonek, besteak beste, Leonina haranak, Leonessara daramanak, eta Ravara eta Capo Scura haranek, Velino ibaira daramatenak.[2]
Kontrako aldeetan, Valle dell 'Inferno ("Infernuko Harana") eta Valle degli Angeli ("Aingeruen Harana") daude, Rieti lautadara eta Cantaliceko mendietara daramatenak.[3]
Istripua
1955eko otsailaren 13an Sabenako hegazkin bat, Douglas DC-6 bat, erori zen mendi honetan. Bidaiari guztiak, 29, bertan hil ziren.[4]
Klima
Datu klimatikoak (Terminillo, altuera: 1874 m., 1991–2020 bataz bestekoak) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 0.8 | 0.8 | 2.9 | 5.5 | 10.7 | 14.5 | 17.9 | 18.6 | 13.2 | 9.6 | 4.9 | 1.7 | 8.4 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | -1.7 | -1.9 | 0.2 | 2.7 | 7.3 | 11.3 | 14.4 | 15.1 | 10.1 | 6.9 | 2.4 | -0.9 | 5.5 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -3.8 | -4.1 | -2.1 | 0.3 | 4.6 | 8.7 | 11.5 | 12.1 | 7.7 | 4.6 | 0.5 | -2.8 | 3.1 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 28.6 | 34.2 | 43.6 | 51.5 | 48.8 | 31.0 | 26.8 | 28.1 | 59.1 | 64.8 | 71.7 | 47.0 | 535.2 |
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) | 4.50 | 3.97 | 5.17 | 6.34 | 5.79 | 3.21 | 2.70 | 3.26 | 4.11 | 5.25 | 6.36 | 4.07 | 54.7 |
Eguzki orduak | 112.2 | 116.7 | 144.7 | 139 | 183.8 | 213.3 | 271.6 | 257.5 | 182.1 | 145.7 | 105 | 96.8 | 1968.4 |
Hezetasuna (%) | 76.3 | 76.3 | 78.9 | 78.7 | 77 | 74.9 | 69.6 | 69.4 | 78.8 | 77.1 | 81.3 | 79 | 76.4 |
Iturria: NOAA,[5] (eguzki-orduak, 1981-2010[6]) |
Erreferentziak
- ↑ https://www.italia.it/es/lacio/rieti/terminillo
- ↑ https://www.treccani.it/enciclopedia/terminillo/
- ↑ https://www.britannica.com/place/Mount-Terminillo
- ↑ https://asn.flightsafety.org/asndb/334948
- ↑ (Ingelesez) National Oceanic and Atmospheric Administration. Monte Terminillo Climate Normals 1991–2020. .
- ↑ (Ingelesez) National Oceanic and Atmospheric Administration. (XLS) Monte Terminillo Climate Normals for 1981–2010. .
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz):Informazio turistikoa.
- (Italieraz):Terminillori buruzko webgune turistikoa.
- (Gaztelaniaz):Terminilloko ibilbidea Wikiloc webgunean.
- (Frantsesez):1955ean izandako hegazkin istripua.