Tesfaye Gebre Kidan
Tesfaye Gebre Kidan | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1991ko maiatzaren 21a - 1991ko maiatzaren 28a ← Mengistu Haile Mariam - Meles Zenawi →
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Shewa (en) , 1937 | ||||||
Herrialdea | Etiopia | ||||||
Heriotza | Addis Abeba, 2004ko ekainaren 2a (66/67 urte) | ||||||
Heriotza modua | involuntary manslaughter (en) | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria eta militarra | ||||||
Zerbitzu militarra | |||||||
Adar militarra | Ethiopian National Defense Force (en) | ||||||
Gradua | teniente jeneral | ||||||
Parte hartutako gatazkak | Ogden War (en) | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | Workers' Party of Ethiopia (en) |
Tesfaye Gebre Kidan Geletu (amhareraz: ተስፋዬ ገብረ ኪዳን ገለቱ; Haranghe, c. 1935 – Addis Ababa, 2004ko ekainaren 2a) etiopiar militar eta politikaria izan zen. Etiopiako presidentea izan zen 1991ko maiatzaren 21etik 28ra.
Irakaskuntzarako prestatu zen eta irakasle egon zen Gamo Gofa probintzian. Soldatarekin ados ez zegoenez, Akademia Militarrean sartu zen. Han ezagutu zuen Mengistu Haile Mariam eta biak egin ziren adiskide. Tesfaye Dergeko kidea izan zen eta arrakasta militarrak izan zituen Somalian eta Eritrean, bereziki Ogadengo gerran.
1980an Defentsa ministro izendatu zuten eta 1988an Eritreako gobernadore militar. 1989ko estatu-kolpearen egileak epaitu zituen auzitegi militarreko kide izan zen.
1991n lehendakariorde izendatu zuten. 1991ko maiatzaren 21ean behin-behineko presidente bihurtu zen Mengistuk herrialdetik ihes egin zuenean, Etiopiako Herriaren Fronte Iraultzaile Demokratikoko matxinoak hiriburura hurbildu zirenean. Zazpi egun geroago, su-etena iragarri zuen eta Italiako enbaxadan babestu zen.
Hamahiru urtez egon zen enbaxadan babestuta. Han bihotzekoak jo zion eta gurpil-aulkian geratu zen. 2004an, Berhanu Bayeh errefuxiatu eta Kanpo Arazoetako ministro ohiak Kidan jo zuen buruan botila batekin eztabaida batean. Presidente ohia handik gutxira hil zen ospitale batean.
Kanpo estekak
Artikulu hau Etiopiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |