Tiburón uhartea
Tiburón uhartea | |
---|---|
| |
Bertako izena | Tahéjöc |
Geografia | |
Kokapena | Kaliforniako golkoa |
Azalera | 120.100 hektarea |
Punturik garaiena | Migel mendia |
Politika | |
Herrialdea | Mexiko |
Erreserba naturala | Hermosillo (Sonora) |
Gizartea | |
Biztanleria | 0 bizt. |
Talde etnikoak | Seri herria |
Tiburón uhartea (Tahéjöc /taˡʔɛxʷk/ seri hizkuntzaz)[1] Mexikoko uhartea da, Kaliforniako golkoko handiena. 1208 km² zabalera du. Administratiboki Sonora estatukoa da, Hermosillo udaletxekoa. Kontinentetik zabalerako hiru kilometroko kanal estu batez bereizita dago, Infiernillo itsasartea. Seri herrirako lur sakratua da. Erreserba ekologikoa da.
Uhartearen ezaugarriak
Gaur egun uhartea jendegabetua dago. Bakarrik uhartearen ekialdean instalazio militar bat dago. Historikoki, izan ere, seri herriaren hiru talde bizi izan ziren uhartean: Tahejöc comcaacak, heeno comcaacak eta xiica Hast ano coiiak.[2] Administratiboki, 1963tik, erreserba ekologikoa da, seri herriak Gobernu Federalarekin batera gobernatuta. Uhartearen puntu garaiena San Migel mendia da, itsas-gaineko 1450 metrotan.
Siri herriaren sinesmenaren arabera, uhartea bere herriaren jatorria da eta, horregatik, inguru sakratua.[3]
Uhartetik gertuago dagoen komunitatea Punta Chuecan dago (Socáaix seri hizkuntzaz). Arrantzale herria da eta handik uhartera joan daiteke.
Fauna
- Odocoileus hemionus, oreinen familiakoak
- Ovis canadensis, aharien familiakoak
- Azeriak
- koioteak.
Erreferentziak
- ↑ Mary B. Moser y Stephen A. Marlett (2005) Comcáac quih yaza quih hant ihíip hac: Diccionario seri-español-inglés. (Hermosillo eta México, D.F.: Sonorako Unibertsitatea eta Plaza y Valdés Argitaratzaileak.) [1]
- ↑ Edward W. Moser (1963) Seri Bands. The Kiva 28.3:14–27.
- ↑ Sacralidad, Territorialidad y Biodiversidad Comcáac(Seri)[Betiko hautsitako esteka]
Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz):Informazio turistikoa.
- (Gaztelaniaz):Uharteari buruzko dokumentala.
Ikus, baita ere
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tiburón uhartea |