Tinpanoko sokanerbio fazialaren adarra da; mihi aldetik abiatu, eta, mailuaren eta ingudearen artetik pasatuz, barrunbe tinpanikorantz hedatzen da.[1]Dastamenean esku hartzen duten hiru nerbio kranialetako baten zati da. Dastamen-sistemak atzeraelikadura-zirkuitu konplikatua eskatzen du, eta nerbio bakoitzak besteen seinaleak inhibitzen ditu. Badirudi tinpanoko sokak eragin inhibitzaile bereziki handia duela zaporearen beste nerbioetan, bai eta mingaineko minaren zuntzetan ere; beraz, kalteren bat jasaten duenean, beste nerbioetan duen funtzio inhibitzailea aldatu edo deuseztatu egiten da.