Tivoli

Tivoli
Tivoli
Italiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
Izen ofizialaTivoli
Jatorrizko izenaTivoli
Posta kodea00010, 00011 eta 00019
ISTAT kodea058104
Geografia
Koordenatuak41°58′00″N 12°48′00″E / 41.9667°N 12.8°E / 41.9667; 12.8
Azalera68.65 km²
Altuera235 m
MugakideakCastel Madama, Guidonia Montecelio, Erroma, San Gregorio da Sassola, Vicovaro, Marcellina eta San Polo dei Cavalieri
Demografia
Biztanleria54.916 (2023ko urtarrilaren 1a)
−1.626 (2018)
Dentsitatea799,94 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0774
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakFocșani
Katastro kodeaL182
Sailkapen sismikoa2B  
MatrikulaROMA
comune.tivoli.rm.it

Tivoli (italieraz ˈtiːvoli ahoskatua) Erromako probintziako hiria da, Italian.

Geografia

Lazio eskualdean dago, Erromaren ipar-ekialdean. Aniene ibaiaren ezkerraldeko ibaiertzean kokatuta dago Tivoli, Tiburtino mendien mendebaldeko hegalean.

Tivolik honako udalerri hauekin egiten du muga:

Castel Madama
Guidonia Montecelio
Erroma
San Gregorio da Sassola
Vicovaro
Marcellina
San Polo dei Cavalieri

Klima

Klima mediterraneoa du, Erromakoa baino goxoago: neguak hezeak eta hotzak dira, eta udak, epel eta lehorrak. Urteko batez besteko gehieneko tenperatura 20,6 °C da, eta gutxienekoa, 11,6 °C.

    Datu klimatikoak (Tivoli)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 12 14 16 19 24 28 32 31 28 23 17 13 21
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 2 3 5 7 10 14 16 17 14 10 6 3 9
Pilatutako prezipitazioa (mm) 74 74 61 66 56 43 28 46 71 89 104 86 798
Iturria: Intellicast[1]

Historia

Erromatarren garaian, Tibur zuen izena, eta hiri ederra zen. Erromatik hurbil zegoen (30 bat km-ra), eta paisaia malkartsu, baso eta ur-jauzi freskoak zituen, hiriburu zikin eta jendetsuaren aldean. Hori dela eta, Erromatar Inperioaren garaian, uda pasatzeko leku bihurtu zen erromatar ahaltsuentzat. Hadriano enperadoreak udako etxea eraiki zuen Tivolin II. mende hasieran, Villa Adriana deritzona. Tivolin etxea zuten, halaber, Zenobia erreginak (tronutik kendu ondoren) eta Kinto Horazio Flako poetak.

Garai hartan, trabertinoa erauzteari esker aberastu zen hiria, erromatar jauregi eta monumentuak eraikitzeko erabiltzen zuten harriari esker. Horrez gain, ur termalek sona handia zuten, eta bainuak hartzera joaten zen jende asko.

Errenazimentutik XIX. mendera arte, Tivoli bizileku hartu zuten aita santu eta kardinal zenbaitek Villa d'Este eraikiarazi zuten, garai hartako ur-lorategien adibide eta eredu ederrenetakoa.

UNESCOk gizateriaren ondare izendatu zituen Villa Adriana eta Villa d'Este 1999an eta 2001ean, hurrenez hurren.

Erreferentziak

Kanpo estekak