Tomas Biurrun
| Tomas Biurrun | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Mendigorria, 1878ko abenduaren 21a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Iruñea, 1941eko urtarrilaren 7a (62 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | apaiz katolikoa eta arkeologoa |
| Sinesmenak eta ideologia | |
| Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Tomas Biurrun Sotil (Mendigorria, 1878ko abenduaren 21a - Iruñea, 1941eko urtarrilaren 7a) nafar artikulugilea izan zen.
Apaiz-ikasketak Iruñean egin zituen. 1910. urtean, Erroman, teologiako doktore egin zen. Arteari eta arkeologiari buruzko artikuluak idatzi zituen: Las tres iglesias de San Martín de Unx (1929), La escultura religiosa y bellas artes en Navarra durante la época del Renacimiento (1935), El arte románico en Navarra o las órdenes monacales (1936), El arte en la Edad Media, volcán de espiritualidad (1940) eta De arte navarro. Esmalte pintado del siglo XVI.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.