Trentino-Adige Garaia
Trentino-Adige Garaia / Trentino-Hego Tirol Trentino-Südtirol (de) Trentino-Alto Adige (it) Trentin-Südtirol (ld) | |
---|---|
![]() | |
Administrazioa | |
Estatua | ![]() |
Hiriburua | Trento |
Probintziak | Bozen-Hego Tirol Trento |
Udalerriak | 339 |
Geografia | |
Koordenatuak | 46°23′N 11°25′E / 46.38°N 11.42°E |
![]() | |
Azalera | 13.619 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 962.464 biztanle (2004) |
Dentsitatea | 70,7 bizt/km² |
www.regione.taa.it |
Trentino-Adige Garaia edo Trentino-Hego Tirol[1] (Trentino-Südtirol alemanez, Trentino-Alto Adige italieraz, Trentin-Südtirol ladineraz) estatutu berezia duen Italiako eskualdeetakoa da, estatuko ipar-ekialdean dagoena.
Lurralde honek oso desberdinak diren esparru batzuk hartzen ditu: iparraldean Hego Tirol alemanduna eta hegoaldean Trentino italieraduna. Horrez gain, bi esparru hauetako zenbait haran Ladiniakoak dira. Bere lehen eskualde kontseilua 1948ko hauteskundeetan aukeratu zuten.
Mugakideak
Iparraldean Tirol eta Salzburg (Austria), hegoaldean Veneto eskualdea, ekialdean Tirol eta Veneto berriro eta mendebaldean Grisonia Kantoia (Suitza) eta Lonbardia mugakide ditu.
Probintziak
- Bozen-Bolzanoko probintzia autonomoa: alde alemanduna, Hego Tirol alegia. Gherdëina eta Gran Ega haranak ladiniarrak dira.
- Trentoko probintzia autonomoa: alde italieraduna, Trentino alegia. Fascia harana ladiniarra da.
Hizkuntzak
Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindiak biak onartzen ditu euskararako; lehena gehiago nabarmentzen badu ere. Hala ere, Alto Adige Mussoliniren garaietan bultzatutako izena da eta bertako biztanleek Hego Tirol kontzeptuarekin atxikimendu zabalagoa dute.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Alemanez) (Italieraz) Webgune ofiziala.
- (Ingelesez) Eskualdeko gobernuaren gaineko azalpena.