Trimix
Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
Trimix oxigeno, helio eta nitrogenoaz osatutako gas arnasgarri bat da, eta batez ere urpekaritza tekniko edo profesionalean erabiltzen da.
Hiru gas hauek nahastean sakontasun edo asmo ezberdinetarako egoki diren nahasketa desberdinak sortu daitezke gas bakoitzaren portzentajea aldatuaz.
Nahasketak
Nahasketan helio gehitzearen abantailak
Urpekaritza gas nahasketetan helio gehitzearen arrazoi nagusia oxigeno eta nitrogeno portzentajea airean dagoena baino txikiagoa izatea lortzea da, horrela sakontasun handietan arnastu ahal izateko. Nitrogeno portzentajea txikiago bat beharrezko da nitrogeno narkosia eta gasak sakontasunean dituen beste eragin fisiologiko batzuek murrizteko. Helioak oso efektu narkotiko txikia du. Helioaren dentsitate txikiagoak sakontasunean arnasteko erresistentzia murritzen du.
Nahasketan helio gehitzearen desabantailak
Helioak bera aireak baino 5 aldiz azkarrago transmititzen du; hau dela eta, helioa arnasten duten urpekariek bereizitako gas bat erabili behar dute traje-lehorrak puzteko.
Zenbait urpekarik arthralgia hiperbarikoa jasaten dute jaisterakoan.
Helioa erabiltzean normalean airea erabiltzen baino baxuago behartzen du deskonpresio geldialdia egitea.
Nahasketan oxigenoa gutxitzearen abantailak
Nahasketaren oxigeno maila gutxitzean urperatzearen gehienezko sakontasun operatiboa eta iraupena handitzen ditu oxigeno toxikotasuna muga faktore bat bihurtuz.
Nahasketan nitrogenoa mantentzearen abantailak
Trimix-ean nitrogenoa mantentzean Presio handiko sindrome nerbiosoa prebenitzen lagun dezake, hau 130 metro baino sakontasun handiagotan heliox arnastean agertzen den arazo bat.
Izendatzea
Normalean nahasketa izendatzeko oxigeno portzentajea, helio portzentajea eta aukeran falta den portzentajea, nitrogenoaren erabiltzen dira. Adibidez "trimix 10/70" izendatutako nahasketa batek %10 oxigeno, %70 helio eta %20 nitrogeno du eta 100 metrotako urperatze batean erabili daiteke.
Nahasketa jakin bateko gas erlazioa urperatze jakin batetarako sakontasun operatibo muga seguru bat eta aire sakontasun ekibalentzia eroso bat lortzeko hautatzen da. Orokorrean trimix-ean gas nahaste muga seguruak 1.0-1.6 bar arteko oxigeno presio partzial (ppO2 - ikus Dalton legea) eta 30 eta 50 metro arteko gehienezko sakontasun aire ekibalentzia dutenak dira. 100 metrotara "12/52" nahasketak 1.3ko PPO2 eta 43 metroko sakontasun aire ekibalentzia (narkotikoa) du.
Zirkuitu irekiko urpekaritzan bi nahasketa dira erabilienak: "normoxic" trimixa - azalean gutxienez 0.18 PO2 duena eta "hypoxic" trimixa azalean 0.18 PO" baino txikiago duena. Normoxic nahasketa batek, "19/30" adibidez 30 eta 50 metro arteko sakontasunean erabiltzen da eta hypoxic nahasketak, "10/50" adibidez urperatze sakonagoetan erabiltzen da, bakarrik hondoko gas bezala eta ezin da segurtasunez arnastu ppO2 0.18 baino txikiago den erdiko sakontasunetan arnastu.
Trimix erabiltzen duten Zirkuitu itxiko rebreather-etan nahasketa "hyperoxic"-a izan daiteke sakontasun erdiko uretan rebreather-ek automatikoki oxigenoa gehitzen baitute ppO2 zehatz bat mantentzeko.
Trimix urpekaritza gas bezala erabileraren historia
- 1919
- Elihu Thompson irakasleak narkosia murrizteko nahasketa arnasgarrietan nitrogenoa erabili beharrean helioa erabiltzeko aukeraz espekulatu zuen, baina orduan helioak zuen prezioa dela eta ideia hipotetikoan geratu zen.
- 1925
- US Navy-ak helioaren erabilera potentziala aztertzen hasi zen eta 1920eko hamarkadako erdialdera laborategi animaliak heliox erabiltzen zuten urperatze kabinetan sartu zituzten. Laster gizakiak 20/80 heliox (%20 oxigeno eta %80 helio) erabiliaz sakontasun handietatik deskonpresatzea lortu zen.
- 1937
- Zenbait urperatze froga egin ziren helio nahasketak erabiliaz, baita salbamendu urperatzeak, Max "Gene" Nohl's 127 metro arte hondoratu zen.
- 1939
- US Navy-ak heliox erabili zuen USS Squalus salbamendu operazioan.
- 1965
- Nitrox erabiliaz lehen urperatze saturazioa.
- 1970
- Hal Wattsek gorputz berreskuratze bikoitz bat egin zuen Mystery Sinkis-en (126 m). Sheck Exley eta Jochen Hasenmayer kobazulo urpekariak heliox erabili zuten 212 metroko sakontasunera hondoratzeko.
- 1987
- Lehen trimix eta heliox erabilera masiboa: Wakulla Springs Proiektua. Exley-ek urpekari ez-profesionalei kobazulo urperatzeetan trimix erabileraz erakutsi zituen.
- 1991
- Tom Mountek lehen trimix entrenamendu estandarrak sortu zituen (IANTD). Trimix erabilera ABEetako ekialde kostako urpekari komunitatean zabaltzen da.
- 1994
- Nahasitako AEB/EB talde batek, barnean John Chatterton and Gary Gentile pecio urperatze buruak zeudela, behar bezala osatu zituzten zenbait murgiltze RMS Lusitania pecioan 100 metrotako sakontasun baten trimix erabiliaz.
- 2001
- John Bennett (diver) Guiness errekorren liburuak dio John Bennet trimix erabiliaz 1000 oin baino sakontasun handiagoan egondako lehen urpekaria dela.
Ikus, gainera
Erreferentziak
(Ingelesez) - http://www.scuba-doc.com/HPNS.html High Pressure Nervous Syndrome
(Ingelesez) - https://web.archive.org/web/20081204042843/http://www.techdiver.ws/trimix_eng.shtml Trimix eta heliox urpekaritza
(Ingelesez) - https://web.archive.org/web/20101225064956/http://archive.rubicon-foundation.org/7555
Kanpo estekak
(Ingelesez) - https://web.archive.org/web/20080914174633/http://www.techdiver.ws/exotic_gases.shtml Gas exotikoak