Tsuyamako gaztelua
Tsuyamako gaztelua Tsuyama-jō | |
---|---|
100 Fine Castles of Japan | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Okayama |
Japoniako hiria | Tsuyama |
Ōaza | Sange |
Koordenatuak | 35°03′46″N 134°00′18″E / 35.0628°N 134.005°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1441 |
Jabea | Yamana clan (en) |
Kudeatzailea | Yamana clan |
Komisarioa | Q11467588 |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Tsuyamako gaztelua (japonieraz: 津山城 Tsuyama-jō ) Japoniako Tsuyama hirian kokatuta dagoen japoniar gaztelua da.
Historia
1444 urtean Tsuru mendian (Tsuruyama, 鶴山城) gaztelu bat eraiki zen baina Onin Gerran kaltetua izan eta gaztelua bertan behera utzia izan zen.
1603an, Edo Aroan, Mori Tadamasak gaztelu berria eraikitzea pentsatu zuen Tsuyama izen berriarekin eta 1616an 77 dorretako eraikina bukatu zen, Himejikoak (61) eta Hiroshimakoak (76) baino gehiago zituena.
1809an Honmaru jauregia erre egin zen eta Meiji berrezarkuntzaren hasieran gaztelua abandonatu eta 1874an dorre nagusia suntsitua izan zen eta harresi batzuek eraikin berriak egiteko erabili ziren.
1936an Erakusketa baterako berreraiki zen dorre nagusia, baina Bigarren Mundu Gerrako bonbardaketen beldurrez kendu zuten.
2002an, gazteluaren 400. urteurrena ospatzeko lanak hasi zituzten, eta Bicchu dorrea (備中櫓) altxatu zuten.
Iruditegia
-
Tsuyama gaztelua 1873an.
-
Bicchu dorrea.
-
Tsuyama gaztelua.
-
Harresia.