Txirikorda
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/f/f9/Pierre-Auguste_Renoir_-_Suzanne_Valadon_-_La_Natte.jpg/220px-Pierre-Auguste_Renoir_-_Suzanne_Valadon_-_La_Natte.jpg)
Txirikorda material zaluko hiru albainu, xerlo edo hari baino gehiago txandakatuz osatzen den eredu edo egitura konplexua da. Ehun-zuntzez, metalezko hariz, giza ilez edo beste edozein material malguz egiten da. Oihalekin alderatuz gero, txirikordak luze eta meheak dira, eta hari bakoitzak sigi-saga harilkatzen da gainerakoekin.
Txirikordak ilea apaintzeko, sokak egiteko edo objektu apaingarriak egiteko erabiltzen dira.