Un soñador para un pueblo
Un soñador para un pueblo | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Antonio Buero Vallejo |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | gaztelania |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Madril |
Un soñador para un pueblo (Ameslari bat herri batentzat) Antonio Buero Vallejo idazleak idatzitako antzezlana da. Lehenengo aldiz Madrilen estrenatu zen, Teatro Españolean, 1958ko abenduaren 18an. Gertaera historikoetan dago oinarrituta.
Gertakizunak
XVIII. mendean, Karlos III.a Espainiakoaren Finantzetako idazkaria den Leopoldo Esquilachek ohitura zaharrak baztertu nahi ditu herria modernizatzeko asmoz. Helburu horrekin madrildarren janzkerari buruzko lege bat onartu zuen; horren arabera kalean ezingo zen aurpegi ezkuturik ibili. Jendeak neurri berriak ez ditu onartzen eta Esquilacheren aurka altxatu zen. Liburuan Bernardo herri horren ordezkaria izango da. Azkenik, Esquilachek men egin beharko du: gerra sahiesteko deserria onartu beharko du.
Lehenengo errepresentazioak
1958an estrenautakoa, zuzendaria José Tamayo izanik. Interpreteak hauexek izan ziren:
- Carlos Lemos
- Ana María Noé
- Asunción Sancho
- Milagros Leal
- Luis Peña
- Fernando Guillén
- José Franco
- José Caride.[1]
Zineman
- Esquilache izenburupean 1989an estrenatu zen. Zuzendaria: Josefina Molina. Interpreteak: Fernando Fernán Gómez, Ángela Molina, José Luis López Vázquez. 1990an bi Goya Sari lortu zituen.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz): Argumentoa.