Unis
Unis | |||
---|---|---|---|
Unisen titulatura Saqqarako bere tenpluan Irudi gehiago | |||
K.a. 2380 - K.a. 2350 ← Djedkare Isesi - Teti → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | K.a. 2375 | ||
Herrialdea | Antzinako Egipto Egiptoko Antzinako Inperioa | ||
Heriotza | K.a. 2350 (24/25 urte) | ||
Hobiratze lekua | Unisen piramidea | ||
Familia | |||
Aita | Djedkare Isesi | ||
Ezkontidea(k) | Khenout (en) Nebet (en) | ||
Seme-alabak | |||
Leinua | Egiptoko V. dinastia | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | estatu-politikaria | ||
Unis (Onnos grezieraz), Egiptoko V. dinastiako azken faraoia izan zen, eta, Jürgen von Beckerathen arabera, K.a. 2342tik K.a. 2322 arte gobernatu zuen.
Unis deitzen da Abidoseko Errege Zerrendan eta Saqqarakoan. Turineko Errege Kanonak dioenez, 30 urteko erregealdia izan zuen. Manetonek, Sexto Julio Afrikanoren arabera, Onnos deitzen du eta 33 urteko erregealdia ematen dio.
Bere sendia ez da ondo ezagutzen, beharbada, bere aita Dyedkara Isesi izango zen. Khenut eta Nebitekin ezkondua, ziuraski, Ptahshepses izeneko seme bat izan zuen. Dirudienez, ez zuen oinordekorik utzi bera hil ondoren.
Bere erregealdian, dirudienez, gosete garai bat egon zen, Saqqarako bere prozesio galtzadako baxuerliebe oso deskriptiboetan isladatua geratu zelarik.
Biblos eta Kushekin harreman diplomatikoen politikarekin jarraitu zuen.
Bere garaiko eraikuntzak
Piramidearen multzoa Saqqaran, honako hauekin:
- Piramidea (Jatorrizko altuera: 43 metro, oinarria 57,5 metro eta, malda: 56º18'35"), kareharri blokezko egeruzez eta kareharri zuri fineko estaldura batez osatua zegoen. Hiru biltegi zituen gela bat zuen, aurrekamera, eta, lehen aldiz, Piramideetako Testuak grabatuak izan ziren hil kamera, baita momia baten hondarrak zituen basaltozko sarkofago bat eta bi aizto txiki ere. Piramidearen kanpoaldeko estalduran, Ramses II.aren seme zen Khaemuasetek eginiko berriztapenean dataturiko idazkun bat dago.
- Hil tenpluak, harreragela (ofrenda emate irudikapenekin), deanbulatorioan palmaturiko granitozko zutabedun patio bat, gurtza piramidea, kapera eta biltegiak zituen.
- Bi itsasontzi hobi
- Haraneko tenplua, zutabe papiriformedun arkupe bat eta ontziraleku handi batekin.
- Prozesio galtzadak (700 metro ingurukoa), sabaiarekin, eguneroko bizitzako eskenak erakusten dituen erliebe ugari ditu: Asuanetik tenplura, granitozko zutabeak itsasontzian garraiatzea, merkatari asiarrak, ehizaldiak basamortuan eta gosetearen garaiko mehar-mehar egindako jendea.
- Erreginen Mastabak: Unisen bi emazteak, Khenut eta Nebit, piramidearen multzotik kanpoko mastabatan lurperatuak izan ziren.
Bere garaiko eraikuntzen hondakinak, Elefantinan ere badaude, animalia exotikoen baxuerliebeekin.
Bere garaiko testigutzak
Objektuak
- Kaltzitazko ontzia E32372 (Louvre Paris)
- Elefantinan aurkitutako kaltzitazko ontzia (Kaiser)
- Biblosen aurkitutako zenbait objektu (Dunand)
- Kaltzitazko ontzi baten txatala, UC13258 (Petrie Museoa)
Honakoetan aipatua
- Saburen biografian, Saqqarako bere hilobian (Sethe)
- Gemniren biografian, Saqqarako bere hilobian (Sethe)
Idazkunak
Asuandik gertuko harkaitz batean (Petrie, Sethe)
Iruditegia
-
Unisen Piramidea, Saqqaran.
-
Unisen prozesio galtzada, Saqqaran.
-
Prozesio galtzada: baxuerliebea.
Kanpo estekak
Aurrekoa Dyedkara Isesi |
Egiptoko faraoia Egiptoko V. dinastia |
Ondorengoa Teti |