Urte arrunt
Urte arrunta 365 egunez osatuta dagoen urtea da, eta beraz, bisurtea ez dena.
365 eguneko urte arrunt batek 52 aste eta egun bat izaten ditu. Honenbestez, urte arrunt bat astelehenez hasten denean, hurrengo urtea asteartez hasten da.
- 2001. urtea astelehenez hasten da.
- 2002. urtea asteartez hasten da.
- 2003. urtea asteazkenez hasten da.
- 2004. urtea, bisurtea izanik, ostegunez hasten da.
- 2005. urtea larunbatez hasten da.
- 2006. urtea igandez hasten da.
- 2007. urtea astelehenez hasten da.