Usoa (Biblia)
Usoa (Biblia) | |
---|---|
Argitalpena | |
Ageri den obrak | ikusi |
Datu biografikoak | |
Sexua | emakumezkoa |
Familia | |
Aita | Job |
Ama | Q122035 |
Anai-arrebak | ikusi |
Usoa edo Jemima (hebreeraz: יְמִימָה, Yəmīmā) Biblian ageri den pertsonaia da, Joben liburuko pertsonaietako bat, Joben alaba eta Kanela Lorearen eta Lurrinontziren ahizpa. Horrez gain, zazpi neba izan zituen, zeinen izenak Biblian aipatzen ez diren[1].
Ahizpekin batera, lurraldeko emakumerik ederrenak bezala deskribatu zen. Gainera, ezohikoa da Usoari eta bere ahizpei aitak eman ziela herentzia eta ez semeei[2]. Joben liburuaren amaierako erreferentzia labur horiez gain, Usoa ez da Biblian beste inon aipatzen.
Usoaren jatorrizko izena Jemima da, usoa esan nahi duena[3]. Elizen Arteko Biblian izen hau itzulita dago[1].
Erreferentziak
- ↑ a b Jb 42:13-14
- ↑ Jb 42:15
- ↑ (Ingelesez) Brand, Chad; England, Archie; Draper, Charles W. (2003). Holman Illustrated Bible Dictionary. B&H Publishing Group, 1254 or. ISBN 978-1-4336-6978-1..
Kanpo estekak
![]() | Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |