V3961 Sagittarii
V3961 Sagittarii | |
---|---|
Behaketa | |
Distantzia Lurretik | 96,701 pc |
Itxurazko magnitudea (V) | 5,33, 5,05, 5,27, 5,369, 5,44, 5,431 eta 5,304584 |
Mota espektrala | ApCr(Si) |
Metaltasuna | 2,4 |
Konstelazioa | Sagittarius |
Abiadura erradiala | −1,9 km/s |
Igoera zuzena | 297,96087779931 ° |
Deklinazioa | −39,87437175263 ° |
Ezaugarri fisikoak | |
Diametroa | 3.970.000 km |
Izendapenak | |
ikusi
|
V3961 Sagittarii (V3961 Sgr / HD 187474 / HR 7552) Sagitarius konstelazioko +5,32 itxurazko magnitudeko izar bat da. A0pCrSr espektro motakoa, 9260 kelvineko tenperatura eta eguzkiarena baino 82 aldiz handiagoa den argitasuna ditu. Gure eguzki-sistematik 339 argi-urteko distantziara dago.
Alfa2 Canum Venaticorum izar aldakor bezala sailkatua, V3961 Sagittarii errotazio moteleko izar talde batekoa da, bere errotazio periodoa oso luzea delarik, 2300 egunekoa (6,3 lurtar urte). Periodo hori luzetaranzko eremu magnetikoaren neurketatik abiatuta kalkulatua izan da, eta behaketa fotometrikoek baieztatu dute. V3961 Sagittariiren distira 0,06 magnitudetan aldatzen da 2300 eguneko epe batean, salbuespenik luzea Alfa2 Canum Venaticorum motako izar aldakorretan, mota hauetako izarren periodoak 0,5 eta 160 egun bitartekoak baitira. Kromo, manganeso, burdina, silizio, neodimio eta praseodimioaren espektro lerroak nabarmen aldatzen dira izarrak biratzen duen heinean. Dipolo magnetikoa izarraren erdigunearekiko 0,055 aldiz izar erradioa mugitua dagoela aurkitu da, dipoloaren tamaina 0,035 aldiz izar erradioa delarik.
V3961 Sagittarii 690 eguneko orbita periodoa duen izar bitar espektroskopiko bat da. Nabarmengarria da errotazio periodoa orbita periodoa baino askoz luzeagoa dela.