Valborg Platou

Valborg Platou

Bizitza
JaiotzaChristiania1839ko abuztuaren 29a
Herrialdea Norvegia
HeriotzaBergen1928ko abenduaren 29a (89 urte)
Familia
AitaCarl Nicolai Stoud Platou
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzaknorvegiera
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, poeta eta liburuzaina
Jasotako sariak

Karen Valborg Elisa Stoud Platou (Kristiania, 1839ko abuztuaren 29aBergen, 1928ko abenduaren 29a) norvegiar liburuzain, idazle eta arte kritikaria izan zen[1]. Norvegiako lehen emakumezko liburuzain nagusia izan zen, eta kargu horretan 27 urtez jardun zuen Bergengo Liburutegi Publikoan[2].

Bizitza

Carl Nicolai Stoud Platou alkatearen (1809-1888) eta Christence Dorothea Plade Nielsenen (1817-1889) alaba, Valborg Platou Kristianian jaio zen 1839ko abuztuaren 29an[1]. Familia Kristianiatik Bergenera joan zenean, Platou Sophie Weverren emakumeen institutuan graduatu zen. Hainbat hizkuntza ikasi zituen, besteak beste, alemana, frantsesa eta ingelesa. Umetatik literaturarekiko interesa piztu zitzaion, eta poesia bilduma bat argitaratu zuen. Itzulpenak eta kritikak ere egin zituen[1].

1871n ibilbide profesionalari ekin zion liburuzain gisa Bergengo Liburutegi Publikoan[3]. 1882tik 1909ra, Bergengo Liburutegi Publikoko liburuzain nagusi gisa aritu zen eta liburutegia hazteko hainbat erreforma aurkeztu zituen[4][5].

Kultura kazetari gisa ere lan egin zuen, eta Norvegiako aldizkari askotan kolaboratu zuen, besteak beste, De Bergenske Adressecontoirs-Efterretninger eta Bergens Aftenblad.

1909an Erregearen Merezimenduaren Domina jaso zuen[1].

Ez zen inoiz ezkondu. Bergenen hil zen 1928ko abenduaren 29an[1].

Erreferentziak

  1. a b c d e (Norvegieraz [bokmål]) Kolderup Flaten, Trine. «Valborg Platou» Norsk biografisk leksikon 2024-11-26 (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
  2. (Ingelesez) Kruger, Betsy. (2000). On Account of Sex: An Annotated Bibliography on the Status of Women in Librarianship, 1993-1997. Lanham: Scarecrow Press, 549 or. ISBN 978-0-810-83725-6. (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
  3. (Ingelesez) Dewey, Melvil. (1921). Library Journal, Volume 45. Chatham, New Jersey: R. R. Bowker Company, 61 or. (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
  4. (Ingelesez) The Assistant Librarian, Volumes 89-90. University of Michigan: Association of Assistant Librarians (argitaratze data: 1996), 28 or. (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
  5. (Ingelesez) Dewey, Melvil. (1921). Library Journal, Volume 45. Chatham, New Jersey: R. R. Bowker Company, 545 or. (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).

Kanpo estekak