Vicente Fatrás
Vicente Fatrás | |||
---|---|---|---|
1931ko uztailaren 13a - 1933ko urriaren 9a Barrutia: Bizkaia (hiriburua) Hautetsia: Espainiako Bigarren Errepublikako 1. legegintzaldia | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Arrigorriaga, 1872ko urtarrilaren 22a | ||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||
Heriotza | Miranda Ebro, 1936 (63/64 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Lantokia(k) | Madril | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Partido Republicano Radical Socialista |
Vicente Fatrás Neira (Arrigorriaga, 1872ko urtarrilaren 22a - Miranda Ebro, 1936) bizkaitar politikaria izan zen.[1]
Errepublikano historikoa, mendearen hasieran Bilboko zinegotzi hautatu zuten. Partido Republicano Radical Socialistaren sortzailea, 1931n El Sitio elkartearen presidentea izan zen. Urte hartan diputatu hautatu zuten eta gogor aritu zen abertzaleen aurka.[2]
Gerra Zibila piztu zenean, Miranda Ebron zegoen udako oporrak hartuz. Egun batean, matxinoek bere etxetik atera zuten eta, egun, bere hilobia ezezaguna da.
Erreferentziak
- ↑ Auñamendi Eusko Entziklopedia. Vicente Fatras Neira. .
- ↑ Gil Angulo, José María. (2000). Los parlamentarios de los territorios vasco-navarros y la discusión de la Constitución republicana de 1931. Espacio, Tiempo y Forma, 393-413 or..[Betiko hautsitako esteka]