Villanañe
Villanañe | |
---|---|
Euskal Herria | |
Villanañe Baronatarren dorretxetik | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Gaubea |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°48′N 3°06′W / 42.8°N 3.1°W |
Villanañe Arabako Gaubea udalerria osatzen duten herrietako bat da. Baronatarren dorretxeagatik da ezaguna.
Izena
Historian zehar aurkitu diren agirietan izen desberdinak izan ditu. Zaharrena 949 urtekoa da eta Villa de Navi izena du. Ondorengo agirietan Villas Phani (1137), Villanañe (1146), Villananne (1175), Villaallañe eta Villalane (XV. mendean), Villanabia (XVI. mendean), Villalinage (1715), Villanage (XVIII. mendean) eta Villananni (1752)[1].
Geografia
Omecillo eta Tumecillo ibaiek bat egiten duten tokian kokaturik dago, udalerriko herriburua den Uribarri Gaubea herritik gertu.
Historia
Astorga-Bordele galtzada erromatarra pasatzen zen bertatik eta garai hartako 2 x 0'5 metrotako harlauza bat aurkitu da, honela dioena:
« |
D. MUERTO |
» |
Araba aldea eta sortzen ari zen Gaztelako Erresumaren arteko loturagunea izan zen eta mendebaldetik etorritako birpopulazioa jasan zuen. 1139 urtean Alfontso VII.a Gaztelakoak Martin Perez de Barahonari eman zion Villanañe jaurerria[1]. Gaur egungo Baronatarren dorretxea XIV. mendean eraiki zuen Ruiz Muñoz de Varonak. Dorretxearen inguruan herria sortuz joan zen, Barrio Alto esaten dioten tokian. Ingurune hau despopulatu egin zen ordea hurrengo mendeetan Villanañe ibaiertzean garatuz joan baitzen. Haranaren iparraldean Angostoko santutegia eraiki zen XIV. mendean.
Gaubeako Anaidiko "Aitonen semeen batzarrak" Villanañeko udaletxean izaten ziren Angostoko santutegiaren ondoko arte baten inguruan, harik eta 1841ean Bellojín herrixkarekin udalerri propioa osatu zuen arte. 1923an Gaubearen barnean sartu zen berriz[2].
Demografia
Villanañeko biztanleria |
---|
Garraioa
Araba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio herri honi:
|
Ondasun nabarmenak
- Angostoko santutegia.
- Baronatarren dorretxea.
- Villanañeko zubia.
- Andre Mariaren Jasokundearen eliza.
- Villanañeko pikota.[3]
Erreferentziak
- ↑ a b «Villanañe» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Villanañe» Escapada Rural (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Urkamendiak Euskal Herrian» Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2024-10-22).[Betiko hautsitako esteka]
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Gaubeako herriak | ||
---|---|---|
Acebedo • Astúlez • Bachicabo • Barrio • Basabe • Bóveda • Corro • Espejo • Fresneda • Ginea • Gurendes • Karanka • Karkamu • Mioma • Nograro • Osma • Pinedo • Quejo • Quintanilla • Tobillas • Tuesta • Uribarri Gaubea • Valderejo (Lahoz, Lalastra, Ribera, Villamardones) • Valluerca • Villamaderne (Bellojín) • Villanañe |