Vlada Txigiriova
Vlada Txigiriova | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Rostov Don, 1994ko abenduaren 18a (30 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Russian State University of Physical Education, Sport, Youth and Tourism (en) ![]() |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | igerilari sinkronizatua eta igerilaria |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 48 kilogramo |
Altuera | 1,62 metro |
Jasotako sariak | |
![]() ![]() |
Vlada Aleksandrovna Txigiriova, errusieraz Влада Александровна Чигирёва,[1] (Rostov Don, Rostov (Errusia), 1994ko abenduaren 18a) igeriketa sinkronizatuan aritzen den kirolari errusiarra da.
Olinpiar Jokoak
2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), urrezko domina eskuratu zuen Errusiako taldearekin, Txinako taldearen (zilarrezkoa) eta Japoniakoaren aurretik (brontzezkoa) sailkatuz. Hauek osatzen zuten taldea: Natalia Istxenko, Svetlana Romaxina, Aleksandra Patskevitx, Alla Xixkina, Elena Prokofieva, Helena Topilina, Maria Xurotxkina, Svetlana Kolesnitxenko eta Vlada Txigiriova-k.
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), berriro, urrezkoa lortu zuen, oraingoan, ROCen taldea ordezkatzen, Txinako taldearen (zilarrezkoa) eta Ukrainakoaren aurretik (brontzezkoa) sailkatuz. Hauek osatzen zuten taldea: Marina Goliadkina, Svetlana Romaxina, Aleksandra Patskevitx, Alla Xixkina, Polina Komar, Mariya Xurotxkina, Svetlana Kolesnitxenko eta Vlada Txigiriova-k. Kontuan izan, NOBek (Nazioarteko Olinpiar Batzordea) ezarritako zigorra zela medio, Tokioko 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, errusiar kirolariek ezin izan zutela Errusiaren izenean esku hartu eta ROCen (Russian Olympic Committee) izenean eta banderapean lehiatu zirela.[2][3]
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2016 | Rio de Janeiro ![]() |
![]() |
Igeriketa sinkronizatua, emakumeak taldeka [4] |
2020 | Tokio ![]() |
![]() |
Igeriketa sinkronizatua, emakumeak taldeka [5] |
Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 156. arauaː Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema (errusiera, bielorrusiera, ukrainera eta bulgariera). .
- ↑ «Vlada Txigiriova» olympedia.org 2021-10-28an begiratua. (Ingelesez)
- ↑ "Vlada Txigiriova" Olympics.com 2021-10-28an begiratua
- ↑ Igeriketa sinkronizatua,emakumeak taldeka, emaitzak 2016 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Igeriketa sinkronizatua, emakumeak taldeka, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)