Wicklowko konderria
Wicklow konderria | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | ![]() | ||
Province of Ireland | ![]() | ||
ISO 3166-2 | IE-WW | ||
Hiriburua | Wicklow | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 53°00′00″N 6°25′00″W / 53°N 6.4167°W | ||
![]() | |||
Azalera | 2.027 km² | ||
Mugakideak | Dublingo konderria, Kildareko konderria, Carlowko konderria eta Wexfordeko konderria | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 142.332 (2016)![]() | ||
Dentsitatea | 70,22 bizt/km² | ||
Ordu eremua | UTC±00:00 | ||
Matrikula | WW | ||
wicklow.ie |
Wicklow konderria (gaeleraz Contae Chill Mhantáin) Irlandako ekialdean dago kokatuta, Leinsterreko probintzian. 2.024 km2-ko azalera dauka eta 136.640 biztanle zituen 2011an. Wicklow/Cill Mhantáin da hiriburua eta Bray/Bré hiri nagusia.
Geografia
Natura
Wicklow mendiek konderria gora beheraz betetzen dute. Mendiak hala ere baxuak dira, handiena Lugnaquilla da, 925 metroko altuera duena. Avoca ibaia oso osorik konderrian dago eta Liffey ibaia bertan sortu eta Dublinerantz jotzen du.
Hiriak eta herriak
- Bray/Bré (31.872 biztanle)
- Greystones/Na Clocha Liatha (17.080)
- Arklow/An tInbhear Mór (13.009)
- Wicklow/Cill Mhantáin (10.356), hiriburua
- Blessington/Baile Coimín (5.010)
Historia
Wicklow izan zen ingelesek azkenengo sortu zuten konderria, Dublin eta Carlowko lur zati bana belkartuaz eratu baitzuten 1606an. Bertakoa zen O'Byrnes leinua jarri zuten konderriaren agintzari. Konderri garrantzitsua zen hala ere, Wicklow mendiak zeharkatzen zuen bide militarra ezinbestekoa baitzen tropa britainiarrak Dublindik atera eta bueltatzeko.
Ondasun nabarmenak
- Glendalough abatetxea
- Powerscourt etxea
- Powerscourt ur-jauzia
- Russborough etxea
- Wicklow mendiak
- Wicklow bidea
Pertsona ezagunak
- Charles Stewart Parnell (1846-1891), politikaria.
- Katie Taylor (1986- ), boxeolaria, 2012an txapeldun olinpikoa.
Kirolak
Joko gaelikotan aritzen den Wicklow GAA taldeak ez du inoiz txapelketa nagusirik irabazi, ez futbol gaeliko ez eta hurlingean ere. Ohiko futbolean aldiz hiru aldiz jaso dute Irlandako futbol kopa konderriko taldeek; Bray Wanderers A.F.C. (1990 eta 1999) eta aurretik Transport F.C. (1950).
Azkenik aipatu behar Londresen izandako 2012ko Udako Olinpiar Jokoetan bertakoa den Katie Taylor boxealaria txapeldun olinpikoa izan zela.
Iruditegia
-
Glendalough abatetxea
-
Russborough jauregia
-
Wicklow bidea
Kanpo estekak
{#coordinates:}: cannot have more than one primary tag per page