Wilfried David
Wilfried David | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Brujas, 1946ko apirilaren 22a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Wingene, 2015eko ekainaren 15a (69 urte) |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: trafiko-istripua |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Flandria | 1968-1970 |
Peugeot | 1971-1972 |
Flandria | 1973-1975 |
IJsboerke | 1976-1976 |
Parte-hartzailea
|
Wilfried David, (Brujas, 1946ko apirilaren 22a - Wingene, 2015eko ekainaren 15a)[1], txirrindulari belgikarra izan zen, profesionala 1968tik 1976ra.
Ibilbidea
1968an, Flandria-De Clerck-Krueger taldean, Belgikako Itzulia irabazi zuen, baita Paris-Nizako etapa bat. 1969an, Suitzako Itzulian laugarren sailkatu zen. 1971an, Espainiako Vueltako etapa bat irabazi zuen eta sailkapen orokorreko bigarren postuan amaitu zen, Ferdinand Bracke<nowiki>ren atzetik. 1972an, Suitzako Itzulian hamargarren sailkatu zen, etapa bat irabazi zuelarik. Hurrengo urtean, Romandiako Tourra, Brusela-Ingooigem klasikoa eta Dauphiné Libéréko etapa bat eskuratu zituen.
Kirol ibilbidean zehar, zazpitan hartu zuen parte Frantziako Tourean eta 1973an etapa bat irabazi zuen. 1976an, bigarren sailkatu zen Belgikako Itzulian eta txirrindularitza utzi zuen.
Erretiratu ostean, emaztearekin Café-restaurant Munckenhove zabaldu zuen Ruddervoorden, tamalez jatetxea erabat kixkali zen 2011ko abenduan[2]. 2015eko ekainaren 15ean, Wilfried eta emaztea trafiko-istripu batean hil ziren, ibilgailua errepidetik atera eta zubi baten hormigoizko zutabea jo ondoren.[3].
Palmaresa
Amateurretan
1965
- 3. Namurreko Tourrean
1966
- Namurreko Tourreko etapa 1
1967
- Belgikako Itzulia amateur
- 2. Belgikako taldekako txapelketan
Profesionaletan
1968
- Paris-Nizako etapa 1
Belgikako Itzulia
1969
1970
1971
- 2. Espainiako Vueltan eta etapa 1
1972
- 5. Tour de l'Oisen
- 10. Suitzako Itzulian eta etapa 1
1973
Romandiako Tourra eta etapa 1
- Dauphiné Libéréko etapa 1
- Brusela-Ingooigem
- Frantziako Tourreko etapa 1
1974
- 4. Nokere Koersen
- 5. Flèche Brabançonnen
1975
1976
- Mediterraneoko Tourreko etapa 1
- 2. Belgikako Itzulian
Sailkapen orokorra Itzuli Handietan eta Munduko txapelketan
Lasterketa | 1968 | 1969 | 1970 | 1971 | 1972 | 1973 | 1974 | 1975 | 1976 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | - | - | - | - | - | - | - | - | - |
Frantziako Tourra | UT | 27. | - | UT | 41. | 74. | UT | UT | - |
Espainiako Vuelta | - | - | - | 2. | - | - | - | - | - |
Munduko errepideko txapelketa |
- | - | - | - | - | - | - | - | - |
-: Ez zuen parte hartu
UT: Utzi, ez zuen amaitu
Erreferentziak
- ↑ (Frantsesez) «L'ancien champion cycliste Wilfried David et son épouse décèdent dans un accident» dhnet.be 2015-06-15.
- ↑ (Nederlanderaz) Brand in café in Ruddervoorde niet aangestoken. 2011-12-13.
- ↑ (Nederlanderaz) Collega-wielrenners nemen afscheid van Wilfried David en echtgenote Sonja. .
Kanpo estekak
- Wilfried David - ProCyclingStats