Wilhelm von Opel
Wilhelm von Opel | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Rüsselsheim am Main, 1871ko maiatzaren 15a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Wiesbaden, 1948ko maiatzaren 2a (76 urte) |
Familia | |
Aita | Adam Opel |
Ama | Sophie Opel |
Seme-alabak | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Technical University of Darmstadt (en) ![]() |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekintzailea eta ingeniaria |
Kidetza | förderndes Mitglied der SS (en) ![]() |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | ![]() |
Adam Wilhelm Opel, von Opel 1917an noblezia eskuratu ondoren (Rüsselsheim, Hessen, Alemania, 1871ko maiatzaren 15a - Wiesbaden, Hessen, 1948ko maiatzaren 2a) alemaniar ingeniaria izan zen.
Biografia
Bere aitak, Adam Opelek, euren izeneko lantegia sortu zuen 1862. urtean. Hasieran josteko makinak egiten zituzten, ondoren bizikletak eta 1898tik aurrera autoak, aita 1895ean hil ostean: Wilhelm eta Fritz Opel anaiek ekin zioten automobilgintzari.
Bigarren Mundu Gerran asko indartu zen Opel enpresa, Alemaniarentzat autoak eginez. Gaur egun automobilgintzan munduko ekoizlerik indartsuenetakoa da.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.