William Tecumseh Sherman
William Tecumseh Sherman (Lancaster, Ohio, 1820eko otsailaren 8a - New York, 1891ko otsailaren 14a) estatubatuar militar, hezitzaile eta idazle bat izan zen. Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilean jeneral mailarekin eta Batasunaren alde jarduteagatik ospe handia lortu zuen, bertan erabilitako militar estrategiari esker goraipamen ugari bereganatu zituen, halere Konfederazioaren lurraldean etsaiaren aurka ezarri zuen gerra totalako politikak ere protesta ugari altxatu zituen. Gerra politika honi esker, askok lehenbiziko jeneral modernoa izendapenaz izendatu ohi dute.
Iruditegia