William Vickrey
William Vickrey (Victoria, Columbia Britainiarra, 1914ko ekainaren 21 – New York, 1996ko urriaren 11) kanadar ekonomialaria izan zen. Yaleko eta Columbiako unibertsitateetan, Estatu Batuetan, egin zituen ikasketak. 1946tik aurrera, Yaleko Unibertsitatean Ekonomia Politikoko eskolak eman zituen. Bere lanaren parte handi bat enkanteen eragina hobetzeko bideak aztertzea izan da. Bigarren prezioko enkanteak deitutako bidea proposatu zuen: enkantean lehian ari direnek idatziz aurkeztu behar dute beren eskaintza; gehien eskaintzen duenari adjudikatuko zaio, baina bigarren prezio handiena besterik ez du ordainduko. Vickreyren arabera, era horretara enkantea sozialki eraginkorra da, gehien ordaintzeko prest dagoen pertsonak lortzen baitu enkantean jarritako gaia. 1996ko urrian Ekonomiako Nobel saria jaso zuen, James Mirrlees britainiarrarekin batera.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak