Artikulu hau 1995eko bideo-jokoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Worms (argipena)».
Worms1995eko Team17 britainiar bideo-joko konpainiaren bideo-joko taktiko bat da, hasieran Amiga sailerako garatua. Arrakastatsua zen oso eta jarraipen asko izan zituen. Worms txandatan oinarritutako joko bat da, non jokalari batek har talde bat kontrolatzen duen konputagailu batek kontrolatutako beste har talde batzuen aurka. Helburua harrak hiltzeko hainbat arma erabiltzea da.