Xabier Cruz Amuriza Zarraonaindia,[1]Xabier Amuriza izen-deiturez ezaguna[2] (Etxano, Zornotza, 1941ekomaiatzaren 3a) bertsolari, politikari eta idazle berritzailea izan da. Hainbat arlo lantzen dituzten liburuak eta zenbait disko argitaratu ditu. Kantarientzat ere letra eta bertso asko egin ditu. Euskaltzain urgazlea da. Miren Amuriza alabak ere bertsolaritzaren bidea hartu du.
Bizitza
Xabier Amuriza,[3] umetan bertsoak abesteko lotsaz (Ahotsak proiekturako)
Torreburu baserrian jaio zen. Sei urterekin, aitarekin, Etxanoko Azutzaganeko tabernan egin zituen lehen bertsoak jende aurrean.[4]1965eanabade egin zen. Bertsolari moduan lehen plaza Epeltze auzoko San Antolinetan egin zuen 1966an, Gizaburuagan, Abel Muniategirekin. 1968tik aurrera, Francoren diktadura garaian, zazpi urte egin zituen preso Zamoran, hiru espetxealditan. Kartzelaldi horien lekukotza eman du Apaiz kartzela dokumentalean.[5]1976an utzi zuen apaizgoa. Politika arloan urte luzez militantzian aritu da eta horrez gain, idazle, kazetari, irakasle eta bertsolari lanetan aritu da eta aritzen da.
1980ko hamarkadan berritasun handia ekarri zion bertsogintzari. Haren hizkera (euskara batua bertsolaritzan aplikatuta), bere irudi eta metafora-mundua eta, oro har, bertsoak egituratzeko modua bereziak ziren, ordu artekoak ez bezalakoak. Neurri eta doinuetan ere berrikuntza handiak ekarri zituen: neurri eta doinu asko sortu zituen, ordu artekoetatik oso bestelakoak. Amurizarekin, bertsolaritza beste aro batean sartu zen. Bera da urte haietako bertso eskolen eragile eta irakasle nagusia ere. Bi aldiz izan da Euskal Herriko Bertsolari Txapelduna, 1980 eta 1982an.[6][7]
Bertsolaritza modernoaren abiarazle nagusia izanda ere, kritika zorrotzak ere jaso zituen, benetako bertsolaria ez zelakoan, baina denborak arrazoia eman dio eta berak abiarazi zuen aldaketak eremu berrietara eraman zuen gero bertsolaritza.[8]
1990eko hamarkadan, plazarik plazako ibilia utzi, eta bestelako formatu batzuk lantzeko ahalegina egin zuen (gai-emailerik gabeko saioak bultzatu zituen). Gaur egun, formatu horietan ibiltzen da gehien.
«
Neurriz eta errimaz
kantatzea hitza
horra hor zer kirol mota
den bertsolaritza
Bertsoa plazaratu eta bertsolaritza hedatzeko era asko frogatu ditu, eta askotan aitzindari izan da: herriz herri bertso jarrien emanaldia (1978-1981), Larehun herri, mila bertso berri argitalpenaren oinarri izango zena; saio integrala bezala bataiatua (1996?-1998?); Xalbador bat-bateko mirakulua (1999); Lazkao-txiki bat-bateko sorgina (1999)....
Bertsolaritzari iraultza ekarri zion 1981-1982an bere trilojiarekin (Hitzaren kirol nazionala. 1981; Hiztegi errimatua. 1981; Zu ere bertsolari. 1982): "berezkoa"ren mitoa hautsi zuen, bertsoa eskuragarri bihurtu zuen "zu ere bertsolari" esanaz eta bertsoaren barruak azaleratuz. Bertsolaritzaren aro berria erakarri zuela esan ohi da. 1980ko hamarkadako helduen bertso-eskola mugimenduaren sortzaile eta eragile nagusitzat har daiteke. Bat-batean txapelduna (1980 , 1982), bertso-jartzaile maisua, bertsoaren barne egitura ordura arte beste inork ez bezala aztertu eta agertu dituena, bertsolari eta bertsozale askoren eredu ... Bertsolaritza modernoak izan duen figura nabarmenetakoena, erraustezina, ezpairik gabe.
Laurehun herri, mila bertso berri (1982, AEK-Elkar).
Dragoi bola marrazki bizidunen itzultzailea izan zen hasieran.
Dragoi-bola marrazki bizidunen itzulpena Xabier Amurizak egin zuen hasierako urteetan, ehundaka atal itzuli ere. Maila altuko itzulpena landu zuela esaten zen, baita garaiko gazteen artean euskararen hedapenean asko lagundu zuela ere.[16]
Egin egunkariaren hasierako urteetan egunero ateratzen zituen azken aurreko orrialdean euskara errazaz idatzitako lau artikulu, Semaforo gorria atalean, bakoitza euskara ikasteko zailtasun-maila desberdin batean.[30]
1981. urteko UEUko udako ikastaroetan hasi zen bertsolaritza irakasten, 1999ra arte, Iruñean, besteak beste, Jon Lopategiren laguntzarekin. Urte haietan Bertsolari Txapelketako txapelduna eta txapeldunordea ziren. Dinamizatzaile izan zen UEUko bertsolaritza sailean. Iruñeko Larraona ikastetxean 18 hitzaldi eta lau ikastaro eman zituen 1981tik 1999era bitarte. Horien artean ikastaro hauek:[42][43]
2013: Zazpi ebidentzia birjaiotzarako. Mintegia.
1983: Bertsolaritzaren ezagutza
1982: Bertsolaritzaren historia, izatea, teknika eta errima
1981: Bertsolaritza: historia, izatea, azala-forma eta errima.
Sariak
2019: Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria. Bertsolaritzan eragindako "iraultzarengatik" eta literaturan, itzulpengintzan eta euskaran egindako lanarengatik.[44]
2020: Lauaxeta saria[45]Bizkaiko Foru Aldundiak sortu zuen sari hau 2005ean Bizkaian euskararen sustapen, zabalkunde eta normalizazioan interes ekonomikorik gabeko lana egin duten pertsona edo erakundeei Jendaurreko aitorpena egiteko
↑Abizena Amuriza idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Amuritza onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.