Zain

Zain
Zain nagusiak giza gorputzean Irudi gehiago
Xehetasunak
Konponenteakvenous valve (en) Itzuli
Artikulazioabenula
bihotza
Identifikadoreak
Latinezvena
MeSHA07.015.908
TAA12.0.00.030 eta A12.3.00.001
FMA50723
Terminologia anatomikoa

Zainak zirkulazio-aparatuko hodiak dira, gorputzaren organoetatik bihotzera odola garraiatzen dutenak. Zehazki, bihotzaren eskuineko aurikulan sartzen dira kaba zain handiaren bidez, goiko eta beheko parteetatik.

Oxigenoa galdutako odol pozoitsua, oxigenoa galdu duena eramaten dute zainek bihotzera; ehunek bere hondakinak odolera isuri ondoren, zainek bihotzera eramaten dute odol hori, zirkulazio txikiaren bidez bihotzak biriketara bidal dezan eta han garbi dadin. Arteriek aldiz alderantzizko eginkizuna dute zirkulazio handian; odol garbia, oxigenoa duena ehunetara eramatea. Bihotzaren eta biriken arteko zirkulazio txikian, alderantzizko lana betetzen dute zainek eta arteriek; arteriek oxigenorik gabeko odola bihotzetik biriketara eramaten dute eta han, garbitu ondoren zainek jasotzen dute odol garbia bihotzera eramateko. Arterien bidez gorputz ehunetara bidaltzen da berriro odol garbia. Gorputzeko ehunetan dagoen odola gorputz atal bakoitzari dagozkion zainek eramaten dute bi zain nagusietara: burukoek eta besoetakoek goiko zain nagusira (kabara), eskuineko goi barrunbean bukatzeko, enborrekoek eta zangoetakoek beheko zain nagusira, eskuineko goi barrunbean baina beheraxeago bukatzeko. Arteriak bezalakoak dira zainak egiturari dagokionez; hiru geruza dituzte: barne geruza, endoteliala eta oso fina, tarteko geruza, giharduna, eta kanpo geruza, zuntzduna. Odolak bihotzera bidean atzera egin ez dezan, enborreko eta hanketako zainek batez ere, balbula batzuk dituzte. Arteriak baino ugariagoak dira zainak, arteriak halako bi ia, besoetan eta hanketan batez ere. Zainxka alorretan hasten dira zainak eta bihotzean bukatzen, gibel zaina (porta) ezik, hori heste meheko zainxketan hasten baita eta gibelekoetan bukatzen. Odola zainetan zehar ibil dadin eragile bat baino gehiago dira: giharren uzkurdurak, giharraldeko odola estutu eta zainetara botata lehendik han zegoenari bihotzera bultzatzen diotenak, eta arnasketa, hartu eta botatzean bularraldea gehiago edo gutxiago estututa, hango eta sabelaldeko zainei masaje modukoa ematen diena; hala ere, bihotza bera da eragilerik garrantzitsuena.

Etimologia

Aitzineuskaraz ere *zain[1] Koldo Mitxelenaren ikerketen arabera.

Anatomia

Zainak hodi kapilarretan.

Kaba zaina da gorputzaren lodiena eta nagusia, goiko eta beheko zatietan banatuta.Honen bidez, odola bihotzera sartzen da. Ondoren, aipatuko ditugu zati bakoitzean amaitzen diren zain garrantzitsuenak.

Goiko kaba zainean

Beheko kaba zainean

Beste zain garrantzitsu batzuk

Fisiologia

"Odol zikina" (azido karboniko eta hondakinez osatuta) garraiatzen du gorputzaren ehun periferiko guztietatik bihotzaren eskuineko aurikulara, hortik eskuineko bentrikulura eta azkenik biriketako arterietatik biriketaraino, odola garbitzeko.

Lotutako gaixotasunak

Erreferentziak

  1. Koldo Mitxelena (1976). Fonética histórica vasca. Donostia: Gipuzkoako Aldundia.

Kanpo estekak

Wikiztegian orri bat dago honi buruz: zain .